2007ko ekainaren 21ean, 10:00-13:00
Aldundiko sotoko aretoan
Hizlari gonbidatua: Alfontso Mujika (Elhuyar Fundazioa)
Joan den maiatzaren 16an ipini nuen mezuaren segidan, eta gure artean izan ditugun elkarrizketen ondorioz, gai hauek izango ditugu aztergai Alfontso Mujikarekin ekainaren 21eko saioan:
Atarikoa
1. Ingurumen hiztegia: aurkezpena eta ezaugarriak.Gai guztietan, Elhuyarren erabileraren edota ikuspegiaren berri eskatu diogu Alfontsori, informazio emate hutsa alegia.
Gai orokorrak
2. Marratxoaren erabilera hitz elkartuetan.
3. Adjektibo erreferentzialak: administrazio(-)erabilerak, erabilera administratiboak.
Gai zehatzak
4. Txartel jendea: billete único, tarjeta de billete único, cnceladora...
5. Sustainable, durable, sostenible, iraunkor: Elhuyarren jokabidea gaur egun.
Laugarren gaia («Txartel jendea»), aldiz, zertxobait dokumentatu dugu, Gipuzkoako garraioetan ezartzen hasia den txartel bakarraren inguruko terminoetan ditugun zalantzak haren laguntzaz argitu nahirik. Dokumentua Alfontsori eta Patxi Petrirenari bidalia diegu, baita mintegikide guztiei ere.
-- Gotzon Egia
No comments:
Post a Comment