2007/06/26

Todos los días 10 de cada mes

Gaztelaniara itzultzean, data adieraztea bihurria izaten da behin baino gehiagotan. Gogoan izan: "en el día de la fecha", "a fecha de hoy" eta tankerakoak. Oraingoan beste honekin egin dut topo: "todos los días 10 de cada mes". Herritar baten zorra ordaintzeko epeaz (egunaz) ari da testua.

Niri hau bururatu zait: "hil guztien 10ean ordaindu". Izan ere, euskarazko ohiko dataren bideari jarraitu diot analogia erabilita:

2007ko ekainaren 10ean --> hilaren 10ean --> hil guztien 10ean

Badago, agian, beste irtenbide bat: "hilero 10ean ordaintzea". Eta beste hau zalantzazkoa zait: "hilaren 10 guztietan" (erreferentzia galtzen dela dirudi).

Eta zuek, nola bideratuko zenukete "todos los días 10 de cada mes" esapidea?

---
Mikel Azkarate

2 comments:

Anonymous said...

hilek 10 dituztenean

Anonymous said...

Ados

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...