2005/06/18

Idatzi, parte hartu

Hau Patxiren ideia da, eta prest bazaudete probatxo bat egin dezakegu.

Hemen edonork idatz dezake nahi duena, eta denok ikusiko dugu. Editatu, oraingoz nik bakarrik egin dezaket, eta gainerakoona 'comments' sailean agertuko da, baina gerora alda liteke hori (eta komentarioak nik editatu ere bai).

Idatzi mintegirako aproposa iruditzen zaizuen edozer gauza:

- Aztergai proposamenak

  • adibideak
  • zalantzak
  • galderak
- Testu aztergaiak
- Ideiak, gogoetak
- ...

Esate baterako, segur aski hainbatetan bururatu zaizuen baina mintegira eramateko adina iruditu ez zaizuen hori. Izena jarri, nahi izanez gero, edo ez.

Dakizuen bezala, uztailaren 7ra atzeratu dugu aste honetako saioa. Ordurako ikus genezake probak zer ematen duen. Lehenago ezer ez badago, nik zeozer sartuko dut hemendik egun pare batera.

Ea, bada!

1 comment:

Anonymous said...

Ideia ona iruditzen zait, agian mintegi lanak suspertu eta errazteko balio dezake, batez ere mintegikideen partaidetza bizkortzeko.

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...