Merezi du irakurtzea lehengoan Henrike Knörrek El Pais egunkarian idatzitako artikulua. Knörr kexu da ETB barruan hizkuntzen zaintzari, batez ere euskararenari, ematen ez zaion arretaz. Egia esan, zer pentsaturik ematen du artikuluak.
Lasaia hartzen dut bulegoko armairuan (eta nabigatzaileko barran) hiztegi, gramatika, entzikopedia eta kontsultako gainerako liburuak ikusten ditudanean.
Artikulua irakurtzeko, sakatu hemen: http://doiop.com/las-lenguas-y-ETB
---
Mikel
Comments
Beti bezala, gaztelerako adibidea oso garbia; euskarakoa, berriz,... "dexente" kolokiala al da?
Bustidura edo gazteleratik etortzea al da arrazoia?
zeren eta nik "eztabaida dezente (dexente) sortu dituzte Ibarretxeren hitzek" ez baitut parekatzen "Las palabras de Ibarretxe han creado mogollón de discusiones"ekin. Zuek bai?
Nik ez dut ikusten erregistroak nahasten direnik hemen: "eztabaida bikain dezente sortu dituzte Ibarretxeren hitzek". Zuek bai?
"Las palabras de Ibarretxe han suscitado mogollón de discusiones"en bi erregistro daude nahasita "suscitado" eta "mogollón" horiek erakusten duten bezala. Euskarazko adibidean ere hori gertatzen al da?
Gainerakoan, artikuluak sortu didan lehen inpresioa botako dut: auzia, bizia, gazia, gezia (Gaia: ETBG puntua).