Askok jakingo duzuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro berri bat zabalduko du laster Irunen, URI izeneko lantegia izandako eraikinean. Zentro horretan kultura ondareko elementuak gorde eta zainduko dituzte: batez ere, indusketa arkeologikoetatik bildutako tresnak, Aldundiaren jabetzakoak diren arte lanak, eta gisakoak. Gazteleraz, zentroaren izen osoa hauxe izango da: (1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa Euskarazko izena emateko eskatu digutelarik, lehen-lehenik esan diegu burutik kentzeko «Gizartekintza - Departamento de Servicios Sociales» gisako ereduak. Guk izen orekatu bat proposatuko dugu, euskaraz oso, gazteleraz oso, hizkuntza bakoitzean era burujabean erabiltzeko modukoa. Esan diegu, baita ere, gaztelerazko izen luuuuze hori ondo egon daitekeela xedapenetan eta dokumentu guztiz ofizialetan erabiltzeko, baina hobe dutela horrekin batera erabilerarako izendapen laburrago bat eratzea, adibidez: (2) Centro de Patrimonio Mueble...
Comments
Beti bezala, gaztelerako adibidea oso garbia; euskarakoa, berriz,... "dexente" kolokiala al da?
Bustidura edo gazteleratik etortzea al da arrazoia?
zeren eta nik "eztabaida dezente (dexente) sortu dituzte Ibarretxeren hitzek" ez baitut parekatzen "Las palabras de Ibarretxe han creado mogollón de discusiones"ekin. Zuek bai?
Nik ez dut ikusten erregistroak nahasten direnik hemen: "eztabaida bikain dezente sortu dituzte Ibarretxeren hitzek". Zuek bai?
"Las palabras de Ibarretxe han suscitado mogollón de discusiones"en bi erregistro daude nahasita "suscitado" eta "mogollón" horiek erakusten duten bezala. Euskarazko adibidean ere hori gertatzen al da?
Gainerakoan, artikuluak sortu didan lehen inpresioa botako dut: auzia, bizia, gazia, gezia (Gaia: ETBG puntua).