Skip to main content

Gerundioa eta 'El País'

Gerundioaren inguruko albistea eta horren gaineko txantxak (ikus ITZUL) alde batera utzita, gauzatxo bat komentatu nahi dut El País-eko albiste horren titulu-azpitituluez:

Brasilia prohibe los gerundios

El gobernador dicta un decreto por el que se impide el uso de la forma verbal “como disculpa para la falta de eficiencia” en toda la Administración regional de la capital


Akats ez beharbada oso nabaria baina bai garbia dago, kohesioaren aldetik, azpitituluan. Lehenbiziko irakurraldian, bene-benetan, delako aditz-forma hori ondoren komatxo artean datorrena zela pentsatu nuen, eta ez nuen ulertzen. Bigarrenean, konturatu nintzen "de tal forma verbal" esan nahi zuela. Pentsatu euskaraz, adibidez; "aditz-forma horren" behar du, eta ez "aditz-formaren".

Bueno, "agur, que es gerundio"...

Uste dut gutxitan egin dudala barre xelebrekeria hori kontatu zidatenean bezala (benetakoa da, dirudienez!). Euskaraz hitz solteren bat baino ez zekien norbaitek (beharbada agur bakarrik), itxuraz "marchando, que es gerundio" izaki gogoan, eta halaxe bota omen zuen nonbaitetik alde egitean. "Agur, que es gerundio!"...

Atzo pena hartu nuen ez nintzelako oroitu ITZULen kontatzeko.

Ostegunean saioa dugu, gogoratu (hilaren 11). Ari gara prestalanetan.

Patxi

Comments

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Altzari higigarriak

Askok jakingo duzuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro berri bat zabalduko du laster Irunen, URI izeneko lantegia izandako eraikinean. Zentro horretan kultura ondareko elementuak gorde eta zainduko dituzte: batez ere, indusketa arkeologikoetatik bildutako tresnak, Aldundiaren jabetzakoak diren arte lanak, eta gisakoak. Gazteleraz, zentroaren izen osoa hauxe izango da: (1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa Euskarazko izena emateko eskatu digutelarik, lehen-lehenik esan diegu burutik kentzeko «Gizartekintza - Departamento de Servicios Sociales» gisako ereduak. Guk izen orekatu bat proposatuko dugu, euskaraz oso, gazteleraz oso, hizkuntza bakoitzean era burujabean erabiltzeko modukoa. Esan diegu, baita ere, gaztelerazko izen luuuuze hori ondo egon daitekeela xedapenetan eta dokumentu guztiz ofizialetan erabiltzeko, baina hobe dutela horrekin batera erabilerarako izendapen laburrago bat eratzea, adibidez: (2) Centro de Patrimonio Mueble...