Azken mintegi saioan Gotzonek galdetu zuen blogean irudirik sartu ote zitekeen. Froga moduan, Elebila euskarazko bilatzailearen irudia sartu dugu:
Irudiak sartzeko bidea erraza da. Administratzaile moduan sartu behar da blogaren administrazio panelean (Patxiri edo Mikeli pasahitzak eskatuta). "Creación de entradas" atalean, sakatu behar da testua idazteko laukiaren gaineko irudiaren ikonoan, eta irudiaren URL helbidea idatzi edo norberaren ordenagailuko irudi baten artxiboa hautatu behar da. Ezaugarri batzuk definitu behar dira menu leihoan (irudiaren posizioa...).
Mota desberdineko irudiak sar daitezke: jpg, gif, bmp eta png irudiak, gehienez 8 Mb-koak. Beraz, argazkiak, ikurrak, logoak... txertatu daitezke.
1 comment:
Ni baino pittin bat abilagoa denak PowerPointeko presentazioak ere jar ditzake. Badira horretarako aplikazioak Interneten, hala nola Slideshare:
http://www.slideshare.net/
Post a Comment