Nola idatzi behar da testu formal batean: harremanagatik ala harremanarengatik? Arauak esaten al du osorik idatzi behar dela deklinabide atzizkia?
Badakit ahozko mailan edo testu informaletan ez dagoela arazorik, baina testu administratibo formal batean...
Badakit ahozko mailan edo testu informaletan ez dagoela arazorik, baina testu administratibo formal batean...
---
Mikel
1 comment:
Ikerketa zoli bat egin dut Ereduzko Prosa Gaur korpusean, eta hona hemen emaitza:
lanarengatik 80
lanagatik 183
herriarengatik 30
herriagatik 10
maitearengatik 0
maiteagatik 3
maitearengandik 3
maiteagandik 8
Nire ondorioak:
(1) Gu beti lan eta lan, herria gora eta behera, baina maite-maite gutxi!
(2) Esango nuke guztiz zilegi dela bi atzizkietan laburrena erabiltzea.
Post a Comment