Google oso bilatzaile erabilia da. Erraza eta azkarra. Edozein hitz edo hitz-kate sartuta horren testuingurua ematen digu, alegia hitz hori hartzen duten formatu desberdineko dokumentuak (.doc, .pdf, .html, .ppt…).
Lehengoan froga bat egin nuen Google gaztelania-euskara “hiztegi elebidun” moduan ere erabiltzeko. Bi termino sartu nituen bilaketa leihoan, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Orduan, batez ere testuinguru elebidunak eman zizkidan (web orri elebidunak), eta han arakatu eta ordainak begiratu nituen.
Adibidea
Xedapen honen izendapena euskaraz bilatu nahi dut: "Real Decreto 429/1993, de 26 de marzo, por el que se aprueba el Reglamento de los Procedimientos de las Administraciones Públicas en materia de responsabilidad patrimonial". Horretarako, hau jarrito dut Googleren bilaketa leihoan (gaztelaniazko izendapenaren zati esanguratsua + euskarazko hurbileko ordaina): real decreto 429/1993 +errege dekretu.
Hainbat emaitza eskainiko ditu, eta testuinguru elebiduna dutenetan begiratuko dut; askotan EAEko herri administrazioetako dokumentuak izaten dira.
---
Mikel Azkarate
1 comment:
Modu ona dirudi, bai.
Post a Comment