Europar Batzordeko gaztelaniaren itzulpen unitateen berripapera eta foroa da Puntoycoma. Urtean sei zenbaki inguru sareratzen dituzte.
Berripaper honi alderdi interesgarriak ikusten dizkiot:
---
Mikel
Berripaper honi alderdi interesgarriak ikusten dizkiot:
- Itzulpen arazo batzuei buruzko ikuspuntua kontsultatzea.
- Frantsesez edo atzerriko hizkuntza batzuetan (ingelesez, batez ere) eratutako terminoak nondik nora sortu diren ezagutzea.
- Beste itzultzaile talde batzuen kezken berri hartzea.
---
Mikel
Comments
Gainbegiratu bat ematean, "de la Unión" izeneko sarrera bat aurkitu dut, mintegi-saioan hitz egindako gai bati dagokiona eta honela dioena:
De la Unión. Parece que el Tratado de «Mastrique» (cfr. p.ej. Lope de Vega), por el que nace la Unión Europea, hará necesario un adjetivo en castellano correspondiente al sustantivo Unión (p. ej., los países ¿«unidos»?, los pesqueros ¿«unitarios»? o las empresas ¿«unificadas»?. Se agradecen todas las sugerencias. Antonio Ballesteros.
Aspalditxokoa da iruzkina, ikusten denez. Gaur egun, itxura guztien arabera, comunitario da adjektibo hori. Hala ere, zerrendan ez da halako sarrerarik ageri.
Euskaraz, lehengoan esandakoaren arabera, nagusiki "Erkidegoko" edo "Erkidegoaren" erabiltzen dela dirudi (maiuskulaz), baina oso zentzuzkoa iruditzen zait Maria Luisaren oharra. "Europar Batasuneko" eta "Europar Batasunaren" ("Bareko" soila esatea gogortxo gertatzen bazaigu, nor ausartu "Batasuneko" edo "Batasunaren" esatera?...), "Europar/Europako Erkidegoaren/ko"...
Euskaltermen "comunitario" bilatuz gero, ia erabat "Erkidegoko" eta "Erkidegoaren" ageri dira. Adibidez,
derecho comunitario (es), Erkidegoko zuzenbide (eu).
Patxi