Skip to main content

Mendetasuneko pertsona

    Lehenik eta behin, eskerrak eman behar dizkiogu Patxiri hartu duen lanarengatik. Benetan estimatzen diogu ahalegina.
 
    Harira etorriz, badirudi tunelaren amaieran argia egiten hasia dela. "Mendetasun" terminoa proposatzen du Patxik, eta ez "Menpekotasun/Mendekotasun" edo "menpeko/mendeko pertsona". Gainera, interneten hainbat adibide aurkitu dituela dio, egokiak, nire ustez, lehen begiratuan. 
 
    Buelta gehiagorik eman gabe, eta kontrako iritzirik ez badago, horixe hartuko dugu bai gure oraingo testurako eta bai hemendik aurrerakoetarako. Hori bai, irizpideak bateratze aldera, komeniko litzateke beste departamentuetako testuetan ere, ahal dela, berdin jokatzea.
 
    Berriz ere, mila esker Patxi.

     Juan Mari

Comments

Anonymous said…
Bueno, zortzi boto alde, uste dut, kontrakorik ez, eta zenbait abstentzio...

Boto partikular bat jaso dut (ez dakit seguru nik bakarrik jaso dudan, postaz, edo denok), Marijerena, honako hau zioena: 'Berria'-n "Mendekotasun legea" eta "mendekotasunen bat duten pertsonak" agertu dela.

Naturalago delakoan "mende(ko)tasunen bat duen pertsona" erabiltzeak ere ez ditu arazo guztiak konpontzen, nire ustez: 'alkoholaren mendekotasuna duena', 'jokoaren mendekotasuna duena' edo halako zerbait ulertuko genuke, segur aski, lehenik.

Horregatik eta "mendeko" izenlagunari ihes egiteagatik proposatu nuen "mendetasuneko", eta (-ko-) gabea, hain zuzen ere, hitza pittin bat arintzeko. OEHn begiratuz gero, gainera, kasik 'mendetasun' gehiago dago 'menpekotasun/mendekotasun' baino.

Dena aitortzeko, beste kezka bat ere badut: 'mendetasunean den pertsona' hori "mendetasuneko pertsona" bihurtzea. Ez ote da pixka bat behartzea? Normalago gertatzen zaigu "mendetasun handiko pertsona", baina horren parafrasia, seguruenik, 'mendekotasun handia duen pertsona da', eta ez hainbeste 'mendetasun handian den pertsona'.

Nolanahi ere, hor daude "hitzeko pertsona" modukoak ere, ez?

Patxi

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Altzari higigarriak

Askok jakingo duzuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro berri bat zabalduko du laster Irunen, URI izeneko lantegia izandako eraikinean. Zentro horretan kultura ondareko elementuak gorde eta zainduko dituzte: batez ere, indusketa arkeologikoetatik bildutako tresnak, Aldundiaren jabetzakoak diren arte lanak, eta gisakoak. Gazteleraz, zentroaren izen osoa hauxe izango da: (1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa Euskarazko izena emateko eskatu digutelarik, lehen-lehenik esan diegu burutik kentzeko «Gizartekintza - Departamento de Servicios Sociales» gisako ereduak. Guk izen orekatu bat proposatuko dugu, euskaraz oso, gazteleraz oso, hizkuntza bakoitzean era burujabean erabiltzeko modukoa. Esan diegu, baita ere, gaztelerazko izen luuuuze hori ondo egon daitekeela xedapenetan eta dokumentu guztiz ofizialetan erabiltzeko, baina hobe dutela horrekin batera erabilerarako izendapen laburrago bat eratzea, adibidez: (2) Centro de Patrimonio Mueble...