Skip to main content

"Mendetasuneko pertsona": adibideak

Mendetasunetamendetasuneko pertsonaaurkitu ditut testu batzuetan Interneten. Besteak beste, erakunde arteko lankidetza hitzarmen baten testuan.

1. Lankidetza-Hitzarmena, Eusko Jaurlaritzaren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Euskal Udalen Elkartea-EUDELen artekoa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan atentzio soziosanitarioa garatzeko. (Bizkaiko Batzar Nagusien aldizkari ofíciala, 2002.eko urriak 10. Dokumentu osoa: http://www.jjggbizkaia.net/Boletin/B/9/06/Bix82a.pdf).

Tercera.- Estrategias. .

Para la consecución de estos objetivos las partes promoverán las siguientes estrategias:

• Creación de una estructura organizativa que sirva de encuentro entre las instituciones competentes.

• Mejora del conocimiento, cuantitativo y cualitativo, de las necesidades de los diferentes colectivos en situación o riesgo de desprotección, estableciendo unos procedimientos de valoración de la dependencia y un sistema fiable de información aplicables en toda la Comunidad Autónoma y sirvan de base para una planificación y una gestión de la atención sociosanitaria homogénea y coherente en los tres Territorios.

• Planificación y desarrollo de los recursos alternativos a la institucionalización diversificando los recursos para adaptarlos a las necesidades individuales de las personas dependientes.

• Redimensionamiento y adecuación de los centros asistenciales actuales a los nuevos modelos de intervención así como su crecimiento acorde con las necesidades reales de los diferentes colectivos.

• Desarrollo de los servicios de apoyo a los cuidadores tanto de carácter formal como informal.

• Potenciación de los servicios de reinserción social y laboral como forma de normalización de la vida de las personas dependientes.

Hirugarrena.- Estrategiak.

Helburu horiek lortzeko, alderdiek promobituko dituzten estrategiak hauexek dira:

• Instituzio konpetenteak biltzeko balio izango duen egitura eratzaile bat sortzea.

• Arrisku-egoerako edo babesik gabeko kolektibo ezberdinen beharrizanak zenbat eta zeintzuk diren hobeto ezagutzea, mendetasuna baloratzeko prozedurak eta Erkidego osoan aplikagarri izango den informazio-sistema fidagarria ezarriz; izan ere, prozedura eta informaziosistema horiek oinarri izango dira hiru Lurraldeetan atentzio soziosanitarioaren planifikazioa eta kudeaketa homogeneoa eta koherentea egiteko.

• Instituzioetatik kanpo aukerako baliabideak planifikatzea eta garatzea; baliabideak bereiztuta, mendetasuneko pertsona bakoitzaren beharrizanetara egokitu ahal izango dira.

• Gaur eguneko asistentzia-zentroen dimentsioa berriz neurtzea, eta zentrook interbentzio-eredu berrietara egokitzea. Bestalde, zentroen haziera kolektibo ezberdinek benetan dituzten beharrizanen araberakoa izan dadila zainduko da.

• Izaera formaleko zein informaleko zaintzaileen laguntzazerbitzuak garatzea.

• Gizartean eta lanean berrinsertatzeko zerbitzuak indartzea, mendetasuneko pertsonen bizimodua normalizatzeko helburuaz.

2. “Mendetasuneko eta mendetasun handiko pertsonakagertzen da hemen ere: http://www.arrasate-mondragon.org/Udala/Aurrekontua2003/Iturbide.doc

Patxi

Comments

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...