Skip to main content

Posts

Showing posts from January, 2007

Mintegian proposatutakoak, blogean

Aurrerantzean, ikasturtearen barruan hilez hileko mintegietan aztertu eta adosten diren proposamenak blogean sartuko ditugu. Horretarako, "Agiriak" atala erabiliko dugu. Beraz, mintegiko proposamenak bilduta eta denon eskura jarrita egongo dira. Ikus daitekeenez, joan den abenduan mintegian landutako proposamenak "Abenduko proposamenak" izenpean jasota daude, Word artxibo batean. Aurrez posta elektronikoz mintegiko partaideoi banatutako fitxategia da. Bertsio berria Bestetik, Gifami bloga eguneratu dugu eta bertsio berria martxan jarri. Itxura pixkatxo bat aldatuta ikusiko zenuten (albiste atalaren tamaina zabalagoa da...). Kontua da bertsio berriak prestazio gehiago eskaintzen diola erabiltzaileari. Espero dugu horrek gure bloga hobetzeko aukera ematea (itxura, kudeaketa, argitaratzeko baimenak, spam -a saihesteko bideak...).

Testu juridikoak eta marrak

Halako batean, aurkitu dut zer arrazoi ematen bide den testu juridikoetan ahal dela marrarik eta parentesirik ez erabiltzeko. Besterik da arrazoi horren sendotasuna... Hona zer dioen Lanaren Nazioarteko Erakundea ren Manual de redacción de los instrumentos de la OIT estilo-liburu gisakoak, D iversas cuestiones relativas a la redacción atalean: Puntuación Los signos de puntuación deberían limitarse en la medida de lo posible a los que se suelen utilizar en los textos jurídicos, a saber: el punto (.), el punto y coma (;), los dos puntos (:) y las comillas («»). La utilización del punto y coma para indicar una pausa debería limitarse a los casos en que separa proposiciones yuxtapuestas en las que se ha empleado la coma. Las comillas sólo deberían utilizarse para las definiciones cuando éstas tengan como objetivo dar a una palabra o a una expresión un sentido particular en el instrumento. En este caso, las comillas se utilizan cuando la definición del término o de la expresión se ...

En torno a

2007ko urtarrilaren 22an izandako mintegi saioan azaldu zen «en torno al 12%» esamoldea. Nik orduan esan nuen sasikotzat neukala, testuinguru horretan, gaztelerazko esamoldea. EFE agentziaren Español Urgente zalantzategian begiratuta, hauxe ageri da: « en torno a/en torno de : Su complemento debe permitir, al menos imaginativamente, dar vueltas alrededor de él. Por eso, sería aceptable decir: «Son muchas las cábalas que se hacen en torno a la dimisión de X». Pero inaceptable: «No existe pista alguna en torno al resto de los fugitivos.» En ambos casos debe preferirse sobre o acerca de.» Zaila gertatzen zait niri ehuneko zifra baten inguruan, irudiz bada ere, jira-biraka ibiltzea. Beraz, gaizki dago esamolde hori, eta gazteleraz jatorrean «alrededor de» erabili beharko litzateke. Nolanahi den ere, oroituko zarete auzia sortu zitzaigula «un crecimiento en torno al 12%» esamoldea euskaraz «% 12 inguruko hazkundea» esan behar ote genuen... Halakoetan, «crecimiento» hori ez da, nahitaez, es...

Parentesiak eta marrak: 'Berria'

Hona hemen zer dioen gai honetaz Berria ren estilo liburuak (2006, 41-42 orrialdeak). Parentesiak [(…)] eta marra luzeak [—…—] Ezaugarri orokorrak Bai parentesiek eta bai marra luzeek eten egiten dute diskurtso nagusia, eta beste unitate bat gehitu, datu osagarriak eransteko. Neurriz erabiltzekoak dira: testua etenez betea badago, errazago da irakurleak haria galtzea. (?) Gaur (20:30) elkarren aurka ariko dira. (+) Gaur elkarren aurka ariko dira (20:30). (?) Gaurko saioa Zestoako Udal kiroldegian (12:30) jokatuko da. (+) Gaurko saioa Zestoako Udal kiroldegian jokatuko da (12:30). Izen sintagma barruko etenik, ahal dela, ez da egin behar. (?) Baltimoreko (AEB) Evening Sun egunkariak bidaiari guztiak onik atera zirela idatzi zuen. (+) Bidaiari guztiak onik atera zirela idatzi zuen Evening Sun egunkariak (Baltimore, AEB). (?) Nazioarteko Xake federazioak dopin analisiak egingo dizkie San Luiseko (Argentina) munduko txapelketan ari diren jokala...

Norekiko

Azken mintegian, NOREKIKOren azpian NOREKIN ez ezik NORI ere bazegoela esan nuen. Bada, esan behar dizuet gaizki esan nuela, eta, beraz, komeni da gure gune honetan hori argitzea. NOREKIKO eta NORENGANAKO auzia hemen aurkitu dut. Interesa duenak hortxe topatuko du zer irakurri. Nik egindako akatsa zuzentze aldera, esan behar dut NOREKIKOren azpian beti NOREKIN dagoela, baina NORENGANAKOren azpian NORI ere egon daitekeela. Hor dagoen web horretan, honakoa esaten da: NORENGANAKOk ordezkatzen duen erlatibozko esaldiak NORI kasua ere izan ohi du ezkutuan. Adibidez: Apaizenganako gorrotoak itsututa dauka. ( Apaizei dien gorrotoak itsututa dauka). 1936an errepublika zaleen artean apaizenganako gorrotoa eta ezinikusia nagusitu zen. (1936an errepublika zaleen artean apaizei zieten gorrotoa eta ezinikusia nagusitu zen). Gera bedi, hartara, argi. Xabier

Zientzia eta Teknologiaren Corpusa

Berriki Elhuyar Fundazioak sarean jarri du Zientzia eta Teknologia Corpusaren weborria (ZTC). Hizkuntza langai dugunontzat beste lan tresna bat da, sarean eskura daukaguna. Honela aurkezten dute corpusa: "Zientzia eta Teknologiaren Corpusa , edo ZT corpusa , zientzia eta teknologiaren alorreko euskarazko testu-bilduma egituratu eta etiketatua da, eta alor horietako euskararen erabilera ikertzeko baliabidea izatea du helburu nagusia. Corpus berezi edo espezializatua da, eta UPV/EHUko IXA taldeak eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean eratu dute". Nahiz eta ez izan maiztasun handikoak Aldundiko zientzia edo teknologia arloko itzulgaiak, inoiz gerta daiteke horrelako kontsultagaiak etortzea. Matematika esparruko terminoen inguruan bilatzeko ere baliagarria da. Nork bere nabigatzaileko gogokoetan ("favoritos") laster-marka gisa jartzeko moduko lotura da ZTC. Ikus hemen: Aurkezpen orria: http://www.ztcorpusa.net/aurkezpena.htm Zientzia eta Teknologia Corpusar...