Gaur goizean, gizon bat jarri da zutik, eta besoak astinduz zera esan du: mendetasuneko pertsona ez dugu onartuko, ezta? Orduan hasi gara bueltaka haren inguruan geundenok eta, hizketa eta hizketa, zehaztu egin dugu zer dugun mendekotasuneko pertsonaren kontra. Adibidetxo batekin azalduko dut nire iritzia eta kontrako batua, orain arteko emaitza 8 alde eta 2 kontra uzten duena: Bizar luzea duen pertsona bizar luzeko pertsona da (baita bizar luzea ere, baina hemen ez zaigu sinekdokea inporta), baina bizarra duen pertsona ez da bizarreko pertsona (hitzeko pertsona salbuspena dela iruditzen zait, hizduna beharko luke), bizardun pertsona edo pertsona bizarduna baizik. Ildo horretan, mendetasun handia duen pertsona mendetasun handiko pertsona izango da, baina mendetasuna duen pertsona ez da mendetasuneko pertsona izango, baizik eta mendetasundun pertsona edo pertsona mendetasunduna . Baina, merezi al du mendetasundun pertsona bezalakoetan sartzea, mendeko pertsona edukita? ...
Gipuzkoako Foru Aldundiko itzulpengintza mintegia