Skip to main content

Posts

Showing posts from May, 2009

Testu antolatzaileen inguruan

Interneten zerbait bilatzen ari nintzela, testu antolatzaileei buruzko aipamen labur interes bat aurkitu nuen Martinezena blogean. Dirudienez, Jaurlaritzako langile baten bloga da eta, besteak beste, administrazio hizkerari eta itzulpengintzari buruz idazten du noizean behin. Bi artikulutan Pello Esnalek testu antolatzaileei buruz idatzitakoa komentatzen du, eta haren proposamen batzuk laburbiltzen ditu, betiere testuak ulerterrazago bihurtze aldera: gogoeta proposamenak Interesgarri iruditzen zaizkit antolatzaileak erabiltzeko (Esnalen) proposamenak (atzerakarga arintzea, testua hobetu antolatu, pausak egin...). Proposamen praktikoak dira, eta mintegian inoiz aipatu ditugu (eta seguru nago askotan erabiltzen ditugula, nahiz eta horretaz ez jabetu). Begiratua ematea merezi du.

Berdinetsi

Hauxe izan da nire gaurko aurkikuntza: berdinetsi . Adibidez: Ostalaritzako establezimenduen eta horiekin berdinetsitakoen araudia. Taldeko enpresen beste korritu eta sarrera berdinetsi batzuk ( Otros intereses e ingresos asimilados de empresas del grupo ). Patxi

Gipuzkoako ingurumenaren ataria

Atari berria da, uste dut, eta ederra. Gipuzkoako ingurumenaren ataria . Gauzatxoren bat ikusi dut komentatzeko ( ebaluaketa --> ebaluazio ), eta besteren bat ere komentatu beharra dugula gogorarazi dit ( konpost, kopostaje/konpostatze, konpostatu, konpostgile/konpostatzaile ...).

Trenaren hiztegia

Lehengoan bitxikeria hau aurkitu nuen Interneten bilatzen ari nintzela: Diccionario Poliglota del Tren (DPT). Trenaren munduko 10.000 termino jasota daude, eta baliagarria izan daiteke inoiz gai horri lotutako itzulpena egin behar izanez gero. Guztira sei hizkuntzatara (alemana, katalana, euskara, frantsesa, galegoa eta ingelesa) emanda daude gaztelaniazko sarrerak. Diccionario Poliglota del Tren

Hitzokei

Twitter izeneko mikroblogen bitartez, hiztegi ero bat ari dira egiten, Hitzokei hitzen ahoskera edo aldakuntza txikien bitartez adiera guztiz xelebreak lortzeko. Hona hemen ale batzuk: Aberria: A berr ia noizpait lortzen dugun. Apezpikua: "Maisu, begira, zuk madarikatutako pikondoa dena ihartu da". Pikondoa ihartua:fedea eta otoitza (Mt 21,20-22) Arremana: gizonen arteko afera Arroz: atzerritar edo ezezagun txinatarra. Atxiki: a Azkurea: Kfaea gxoatzeko goialrakada abt aski zian hoi da Bagina: emakume izan nahi duten transexualen elkartea Belarri: B Benur: melat binug, asnut eta tokixoa, errotamar inrepioan uragi eralibia. Birzikleta: txirringa ekologikoa. Buzkantza: odolkia egiteko prozesuaren akabantza. Earra: Ea herriko mutil edo neska katxarroa. Eleiza: Hitzen, ideien ehizara doan arlo zinegetikoa. Elementu: Ipar Euskal Herriko parlamentu hasiberria. Eragozpena: eragozten zaituztenean sentitzen duzun atsekabea. Estekatu: Euskañolez, katu h...

Azken hamabost urte honetan

Zenbaitetan, berez pluralezkoak diren esapide batzuk singularreko forman erabiltzen ditugu euskaraz. Egungo Euskararen Hiztegian kontsulta eginda, honelako batzuk ateratzen dira ( hamabost sarrera idatzita, besteak beste): azken hamabost urte honetan azken hamabost egunean hamabost egunean (egunetik) behin hamabost egunetik behera hamabost urtean hamabost urtera; urte askoan... Elena-n saiatu naiz horrelakoak aurkitzen, baina ez dut lortu. Esango nuke adibide hau bezalakoetan singularreko formak erabiltzean hiztunak ulertzen duela urte horiek guztiek unitate bakarra osatzen dutela. Dena den, singularreko forma zuzena egokia izateak ez du esan nahi pluralekoa zuzena ez denik, alegia azken hamabost urte hauetan ere zilegi da (normalean pluralezko forma erabiltzen dugu gure itzulpenetan). Seguru nago adibide gehiago aurkituko dituzuela...

Estimado(a) contribuyente?

Ez nago oso pozik Ogasunak idatzi digun gutun batekin (itzultzaileok, lasai, errurik ez duzue horretan). Iruditu zait gutunean ez nautela ni hartzen subjektutzat, aurrezki-kutxak baizik. Gaztelaniazko testua bakarrik erabiliko dut, propio, eta moldaketa bat proposatuko, zer esan nahi dudan ikusteko. Estimado contribuyente: De cara a la campaña de renta correspondiente al ejercicio 2008 el Departamento de Hacienda y Finanzas quiere potenciar la modalidad de presentación de declaraciones por internet realizada por las entidades financieras. Estas vienen presentando declaraciones telemáticas de renta de los contribuyentes guipuzcoanos desde el año 1997. Lo que se pretende para esta campaña es que la entidad financiera pueda, con la autorización del contribuyente y desde nuestra web, acceder a sus datos fiscales y presentar su declaración. Estimado contribuyente: De cara a la campaña de renta correspondiente al ejercicio 2008, el Departamento de Hacienda y Finanzas quiere potenciar la moda...