Interneten zerbaiten bila nenbilela, esaldi hau aurkitu dut gaur arratsaldean, erakunde baten inprimaki itxuraz guztiz ofizial batean:
Ni oso oker ez banago, "alarguna izatekotan" esanda ezin da inoiz adierazi "alarguna izanez gero" (pertsonalizatu gabeko forma erabilita) edo "alarguna bazara" (kasu honetan dagokiola dirudien forma pertsonalizatua erabilita). Ez da berria gorabehera hau, baina oraindik ere nahasteak gertatzen direla dirudi.
Ez zait bururatzen, konparatze aldera, esaldi-hasiera horren jarraipen zentzuzkorik. Hurbil samarrekoa izan liteke honako hau:
Agiri horretan duguna, berriz, honelatsu adieraziko nuke nik:
Patxi
Alarguna izatekotan, argi adierazi alarguntza urtea.
Ni oso oker ez banago, "alarguna izatekotan" esanda ezin da inoiz adierazi "alarguna izanez gero" (pertsonalizatu gabeko forma erabilita) edo "alarguna bazara" (kasu honetan dagokiola dirudien forma pertsonalizatua erabilita). Ez da berria gorabehera hau, baina oraindik ere nahasteak gertatzen direla dirudi.
Ez zait bururatzen, konparatze aldera, esaldi-hasiera horren jarraipen zentzuzkorik. Hurbil samarrekoa izan liteke honako hau:
Gazterik alargun gelditzekotan, nahiago dut ez ezkondu.
Agiri horretan duguna, berriz, honelatsu adieraziko nuke nik:
Alarguna bazara, adierazi zer urtetan gelditu zinen alargun.
Patxi
Comments
Eskatzailearen eta, izatekotan, ezkontidearen eta seme-alaben identifikazioa.
Esan beharrik ere ez dago, nik uste, ez dela inondik ere egokia. Izatekotan ere, "izanez gero" esan beharko da.
eta esan al daiteke: zaharrik alargun...
gramatika aldetik da galdera, bigarren intentziorik gabe
Arraroa da -rik hori? Bidasoa aldeko nafarreran asko esaten da. Badut beste bat ere, hango tipikoa, eta hau bai berezia (neuri ere deigarri gertatzen zait eta):
- Oroitzen naiz hori nonbait ikusirik. ('Gogoan dut hori nonbait ikusi izana')
aio
Betoz nere gañera amar milla makill, askoz naiago det nik onela zarrik ill. (Iturriaga, Agustin Paskual: Ipuinak.— ASTOA ETA TXERRIA.)