Bertan jartzen duena ulertu nahiko luke adiskideak. Bere lagunak “Jesus eta Maria” ikusi du. Nire adiskideak, horiez gain, hauek ere ikusten ditu (zatiketa egiten den lekuaren arabera): JESUSEI / AMA / PIARRES / LARRDIRELA / LAUDATU / ECUINARACD.
Norbaitek laguntzerik bai?
4 comments:
Nik era honetara transkribatuko nuke:
JESUS ETA MA(RIA) PIARRES LARR(...)
DIRELA LAUDATU EGUINARAÇ D(...)
Oharrak
- Iruditzen zait inskripzioa ez dagoela osorik; esaldi luzeago baten etenduraren itxura hartzen diot.
- Hasierako JESUS ETA MA zalantza gabekotzat joko nituzke. Atalburuetan ipintzen ziren esaldi askotan, bedeinkazio moduan, ipintzen zuten halakorik, eta ez zen harrigarria laburtuta agertzea (batez ere M[ARI]A); horren aztarna da gaur egungo gazteleraz idazten den Mª, hain zuzen.
- Baita ere, PIARRES LARR(...) argi dago. Adibidez, Piarres Larre edo Larrondo; abizen arruntak dira.
- Amaierako hitza nik EGUINARAÇ irakurriko nuke, nahiz segidan duen D horrek nahasten nauen...
- Zernahi den gisaz, ez diot zentzurik batere hartzen, egia esateko.
Eskerrik asko, Gotzon, hire azalpenagatik.
Egia esateko, niri ere burutik pasatu zaidak bukatu gabeko izenen kontu hori.
Arriskatu samarra da esan behar dudana, baina idazkun horrek izan litzake bi alde, leihoak bezala. Ezkerreko aldea: JESUS ETA MARIA DIRELA LAUDATU ('laudatuak izan bitez Jesus eta Maria'). Eskuineko aldea: PIARRES LARR...k EGINARAZIA.
ASTEBURULEHENON
ASTEBURU/-LEHEN/ON
(nola erraztu dituen gauzak informatikak!)
Ez nuen pentsatu Patxiren hipotesi horretan. Mmm... Izan daiteke, era horretan, ezker-eskuin banatuta, esaldiak zerbait zentzu hartzen baitu.
Gainera, esaldia etena edo moztua balitz, ikusi beharko litzateke etxean bertan, ea eskuin aldetik horma laburtu edo estalia ote den.
Hala ez bada, Patxiren usteak indar hartuko luke, zalantza gabe.
Post a Comment