2008/01/10

Últimas plazas

Lagun batek galdetu dit: nola esan euskaraz "últimas plazas" (ikastaro baterako izena emateko, adibidez), karteltxo batean jartzeko.

"Azken plazak" jarrita inor ez litzateke eskandalizatuko, nik uste ('plaza'ren adiera hori ere nahiko normal dabilela uste dut). "Azken tokiak" jarrita ere ulertuko genuke, nik uste. Baina gero ohartu naiz gaztelaniazko izen-sintagma (indeterminatu) hori, funtsean, esaldi bat dela, Juan Garziak bere saioan azaldu zigun bezala. Alegia, ez dela "Las últimas plazas", baizik honelatsuko esaldi bat:

a) Quedan (unas) pocas plazas
b) Quedan algunas plazas
c) Aún hay plazas
d) ...

Orduan, seguruenik merezi du bide hauetatik bilatzea mezu horren ordaina:

a) Plaza/toki batzuk gelditzen dira.
b) Plaza/toki gutxi gelditzen dira.
c) Plaza/toki batzuk badira (oraindik).
d) Hamar (edo x) toki badira oraindik.
e) Hamar (ikasle)rentzako tokia/aukera gelditzen da.
f) ...

Zer iruditzen zaizue? Interes handia dut puntu honetan zer iritzi duzuen eta zer formulazio aukeratuko zenuketen jakiteko. Mila esker.

Patxi

2 comments:

Anonymous said...

Ultimatum kutxua ematea da zaila.

Eman dituzun horiek ez dute.

Plaza gutxi hartzeke, betetzeke, betetzear, plaza guztiak agortzear (??!!puf)

zer iruditzen?

Xabier

Anonymous said...

kutsua, jakina

kutxarekin nabil tratutan eta...

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...