Skip to main content

Altzari higigarriak

Askok jakingo duzuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro berri bat zabalduko du laster Irunen, URI izeneko lantegia izandako eraikinean.

Zentro horretan kultura ondareko elementuak gorde eta zainduko dituzte: batez ere, indusketa arkeologikoetatik bildutako tresnak, Aldundiaren jabetzakoak diren arte lanak, eta gisakoak.

Gazteleraz, zentroaren izen osoa hauxe izango da:
(1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa
Euskarazko izena emateko eskatu digutelarik, lehen-lehenik esan diegu burutik kentzeko «Gizartekintza - Departamento de Servicios Sociales» gisako ereduak. Guk izen orekatu bat proposatuko dugu, euskaraz oso, gazteleraz oso, hizkuntza bakoitzean era burujabean erabiltzeko modukoa.

Esan diegu, baita ere, gaztelerazko izen luuuuze hori ondo egon daitekeela xedapenetan eta dokumentu guztiz ofizialetan erabiltzeko, baina hobe dutela horrekin batera erabilerarako izendapen laburrago bat eratzea, adibidez:
(2) Centro de Patrimonio Mueble de Gipuzkoa

Euskaraz, orain arteko bidea

Zentro horren proiektua ez da aspaldikoa, baina bere bidetxoa egina du gurean. eLenan galdetuta (Hizkuntza: ES centro patrimonio <Tartean> 1 gehienez Ordenatua), 51 emaitza ateratzen dira, gehienak esaten ari garen proiektu honetaz. Bi kasutara bil daitezke:
(3) Gipuzkoako Kultur(a) Ondare Higigarriaren Zentroa
(4) Gipuzkoako Altzarien Ondare Zentroa
Lehenengo adiera da ugariena, eta bigarren adieraren adibide guztiak dokumentu berekoak dira. Ez dirudi, beraz, gehiegi(tan) nahastu garenik.

Nolanahi den ere, uste dut (4) izendapena baztertzeko arrazoi sendoak ditugula:
  • Sinekdoke bat izan zitekeen (pars pro toto, ale bat guztiaren ordez): besteak beste, «altzariak» gordeko direnez bertan, izen hori har genezakeen «guztia» aditzera emateko. Alabaina, zentro horretan ez da batere ziur altzariak (benetako altzariak, alegia) inoiz gordeko direnik.
  • Badirudi kalko bat gertatu zaigula: «mueble» > «altzari». Kontuan izan behar dugu, ordea, hor «mueble» adjektiboa dela, DRAEk definitzen duen gisan: «Dicho del patrimonio o de la hacienda: Que se puede mover».

Proposamena

Esandako guztiak kontuan izanik, iruditzen zait ez daukagula beste irtenbiderik, «higigarri higikor»-en bidetik jotzea ez bada. Ohartzen naiz «higigarri higikor» oso hizkera espezializatuko terminoa dela, eta, gainera, ez dela Hiztegi Batuan ageri; baina irtenbide hoberik ezean, zerga alorrean aspaldidanik darabilgun horri heldu beharko diogu.

Proposamen hau nahi nuke eztabaidatu zuekin.
Izendapen luzea

(1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa
(5) Gipuzkoako Kultura Ondare Higigarria Higikorra Gorde eta Artatzeko Zentroa

Izendapen laburra

(6) Centro de Patrimonio Mueble (de Gipuzkoa)
(7) (Gipuzkoako) Ondare Higigarriaren Higikorraren Zentroa

Sigla

(8) OHIZ

Erabilera

Iruditzen zait halako izen luze eta korapilatsua (1 eta 5) ez dela inolaz ere erabilgarri, testuinguru guztiz zehatzetan ez bada: xedapenak, adibidez.

Hortik aurrera, uste dut izendapen laburra erabili behar dela, eta hor ere zalantza egiten dut «Gipuzkoako» erantsi behar ote zaion beti.

Irteera on bat izan daiteke, askotan egin izan dugun bezala, sigla bat asmatzea, eta hor uste dut irtenbide erraza egon daitekeela, euskarazko izendapen laburretik abiatuta «OHIZ» sortzen baita, sigla esangarri eta, nolabait ere, zentroaren eginkizunaren zantzua aditzera ematen duena.

Ez kasurik egin diseinu ezin pobreago honi, baina siglaren eta izendapen laburraren erabilera konbinatuaz ideia bat emateko lagungarri izan daiteke:


Iruzkinak

GIFAMI blog honetan nahi izan dut proposamena egin, kritikak, iruzkinak edo oharrak idatzi eta denon agerian ipintzeko aukera erraza ematen baitu.

Ez isildu, hartu hamar minutu eta idatzi zure iritzia. Erraza da: testu honen amaieran ageri den POST A COMMENT loturan klik egin, eta leihotxo bat zabalduko dizu, «Leave your comment» formulariotxo batekin. Idatzi beharrekoak idatzi, eta sakatu PUBLISH YOUR COMMENT botoia. Kito

Gotzon

Comments

Anonymous said…
Baina lagun bati esaten bazioat bihar A(h)oizen ikusiko gaituk, beste puntara joango zaidak igoal. Bestela konforme.
Anonymous said…
Aurreko horrek O(h)izen jarri nahi omen zuen. Ba, jar dezala, ezta?
Anonymous said…
Ados proposatutakoarekin. Ohartxo bat baino ez:

Euskaltzaindiak baztertu edo egin zuela jakin eta gero, Ogasunean "higikor" adjektiboa erabiltzen dugu aspalditik, ez "higigarri".

Gainera, zerga alorreko terminologia eguneratua duten testu guztietan "higikor" ageri da dagoeneko.
Gotzon said…
Higigarri/higikor dela eta, Googlen alderaketatxo bat egin dut:

- ondare higigarri: 2.640 bider ageri da, eta emaitzetan euskadi.net, cfnavarra.es, gipuzkoa.net, ararteko.net, vitoria-gasteiz.org, alava.net, bizkaia.net eta parlamento-navarra.es ageri dira, besteak beste. Aho batekoa, ia.

- ondare higikor: 317 bider ageri da, askoz gutxiagotan, beraz, baina berriro ere aurreko gehienak gehi www.aranzadi-zientziak.org, www.ivap.euskadi.net, www.irun.org, www.getxo.net, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net...

Bestalde, ItzuLen agertu zen 2005ean, eta hor ez da oso argi gelditzen nahitaez «higikor» behar duenik.

Nolanahi den ere, ez naiz ni Euskaltzaindiarena ukatzen hasiko, noski: bego higikor.

Ahal bezain laster aldatuko dut proposamenaren testua, «higigarri»-ren ordez «higikor» ipinita.
Anonymous said…
Fantasmakeria totala irudituko zaizue, badakit; baina harrikadaka ere mugitzen dira gauzak aurreruntz.
Eta gertatzen da -BLE atzizkia itzultzerakoan neu behintzat zeharo deseroso ibiltzen naizela: -GARRIri usain onik ez diogu hartzen (ez nik, ez belarri pixkat duen ia inork); -KOR ez al da "zerbaiten joera" adierazteko izaten?
Orduan, nola esan "zeratu daitekeena"? Nik, niregatik, -BLE atzizkia geureganatzeko pruebak egiten has gaitezela proposatuko nizueke.
Hala, beraz, "mueble" esateko nire proposamena: "higible" edota "mugible"
Anonymous said…
Dena dela, deitura osoa eta laburtua, honela:
- Gipuzkoar Ondareko Higigaiak Bilduta Zaintzeko Zentroa
- Gipuzkoar Ondareko Higigaien Zentroa
Anonymous said…
Oraindik ez dut ondo ulertzen proposamena "higigarri" edo "higikor" erabiltzea den. Dena dela, hona hemen "higigarri" aukeraren aldeko nire arrazoiak:

- ondo sortuta dagoelako (Miren Azkareteren azterketei kasu eginez gero)

- finkatuena delako, bai kanpoan (Gotzonek frogatu duenez) bai barruan (Ogasunekoek bakarrik aldatu dute joera hori, eta ez hain aspaldi, dirudienez)

- Hiztegi Batuan ez agertzeak ez du esan nahi gaitzetsita dagoenik (berdin sortutako asko agertzen dira)

- "Higible" eta "Mugible" proposatzea ez zait "Ulerble" egiten

- "Higigai", ordea, ondo iruditzen zait, eta erabilgarria da, baina ez "higigarri" finkatuari lekua kentzeko adina ("ondasun" eta "ondare" hitzei lotuta, betiere)
Anonymous said…
Ez dakit pixka batean berandu ote nabilen ekarpenik egiteko, baina tira.

Sigla esangarria izatea lortu da, eta ez da gutxi. Gainera, itxura onekoa iruditu zait. Baina, sigla zeta letraz amaitzen denez, bi oztopo aurkitzen diot nik:

a) Deklinatzerakoan, euskaldun bati baino gehiagori arazoa sor dakioke.

b) Erdaldun baten ahotik (gogoan izan Irunen egongo dela delako zentroa), ordea, gaztelaniazko zetaren soinua entzuten hasi daiteke. Euskal izen "zetadun" eta "tezetadunen" inguruan alboko erdaldun askorekin dudan esperientziagatik diot hori.

Orduan, zer irtenbide eman siglari? Irudimen pixka batekin, eta OHIZ proposamenari gertutik jarraituta, OHIKO edo OHIKOA bururatzen zait. Adibideak:

- [eu] OHIKOk Aldundiaren ondare higikorra gordeko du aurrerantzean.

- [eu] OHIKOAren ustez, lan handia geratzen da Gipuzkoako ondarea babesteko.

- [es] El Ayuntamiento de Irun ha suscrito un convenio con el centro foral OHIKO.

- [es] La directora del centro OHIKOA ofrecerá una conferencia.
Anonymous said…
Ni Iñakirekin nator bat.

Dena dela, Mikelen mezuak eragin dit idatzi nahia.

Nik ez dut oso gogoko erakunde edo dena delakoei ezizenak jartzea txakurrei bezala, eta OHIKO ezizena da, ez baita sigla bidezko laburpena. Gainerako hizkuntzetan egiten al da horrelakorik?

Z hori arazo balitz, zentro ordez beste hitz bat bilatu beharko litzateke. Hala ere, nik ez dut ikusten halako beharrik honako honetan.

Iruditzen zait siglen aldaketak hauetan egin behar direla:

Kointzidentziak saihesteko.

Hitz forma izateko, baina ez nahitaez hiztegiko hitza izateko.

Gauza itsusiak konpontzeko (alegia, Pailazoen Institutu Sozialari beharbada hobe PAINSO esatea PIS baino).

Baina, bestela, aurrera.
Anonymous said…
Bale, bale, Xabier.

Kasu horretan, eskatzen dut argi utz dadila zein deklinabide atzizki dagokion siglari, hori esan edo idaztean ahal dela forma bakar bat erabili dadin. Adibidez:

- OHIZi eman diote aurtengo saria
- OHIZek bost langile kontratauko ditu
- Alkatea OHIZen egon da bisitan
- OHIZerako bidean gaude; laster ailegatuko gara
Anonymous said…
After getting more than 10000 visitors/day to my website I thought your gifami.blogspot.com website also need unstoppable flow of traffic...

Use this BRAND NEW software and get all the traffic for your website you will ever need ...

= = > > http://get-massive-autopilot-traffic.com

In testing phase it generated 867,981 visitors and $540,340.

Then another $86,299.13 in 90 days to be exact. That's $958.88 a
day!!

And all it took was 10 minutes to set up and run.

But how does it work??

You just configure the system, click the mouse button a few
times, activate the software, copy and paste a few links and
you're done!!

Click the link BELOW as you're about to witness a software that
could be a MAJOR turning point to your success.

= = > > http://get-massive-autopilot-traffic.com

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...