2007/11/15

Persistencia declarativa

Beharbada entzungo zenuten, atzo edo gaur goizean, Espainiako atzerri-ministroaren adierazpen bat: "La persistencia declarativa del presidente de Venezuela...". Nominalizazio basatiaren adibide ederra, fenomenoaren erakusgarri bikaina (eta berria, nik esan behar banu). Nahi adina elementu gehi dakizkioke, atzetik nahiz aurretik:

- la persistencia declarativa
- la vergonzosa persistencia declarativa
- la vergonzosa y no por ello inesperada persistencia declarativa
- la vergonzosa y no por ello inesperada persistencia declarativa actual

Itzuli perla horiek...

Patxi

2 comments:

Anonymous said...

oso ederra adibidea, izenondoa izen bihurtu eta izena izenondo, eta ezer ez edo oso gutxi aldatu, alegia:

de persistente declaración a persistencia declarativa, y tiro porque me lleva la corriente (declarativa).

Gotzon said...

- la más que vergonzosa y no por ello menos inesperada persistencia declarativa actual

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...