Skip to main content

Posts

Showing posts from October, 2007

Jaun Garzia 16an

Esan bezala, Jaun (Juan) Garzia izango dugu mintegian azaroaren 15ean (azken ordukoa: 16an, ostiralarekin ; hau ikusten duenak, zabal beza mezua) . Gogo onez hartu zuen gonbita, zenbatsu izango ginen galdetu zuen, eta foro egokia iruditu zitzaion oso. Testuak hautatzeaz gain, pentsatu behar genuke, nire ustez, aski egun berezia izango dela hori, eta ondo aprobetxatu beharrekoa. Niretzat, behintzat, halaxe da. Idazle eta itzultzaile beldurgarria da, nire eta askoren iritziz, Juan Garzia. Ez inor beldurtzen duelako (bueno, hori ere bai tarteka...), baizik ahalmen ikaragarrikoa delako. Bere garaian Txirritaren bertsoak aztertzetik, Shakespeareren sonetoak itzultzera ere ailegatu dena, bi txikikeria aipatzeagatik. Borgesen Ipuin hautatuak eta Juan Rulforen Pedro Páramo itzuli dituena, beste bi txikikeria aipatzeagatik. Bestalde, batzuon bibliarik irakurriena, bestelako katiximei uko egiten ez badiegu ere, Juan Garziaren Joskera lantegi izango da (ohartxo bat, bidenabar: ez dira bat edo...

Nora sartu, nor sartu?

Nahasi samarrik ibili gara «Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los servicios públicos» euskaraz emateko garaian. ItzuL zerrendan 2007ko urriaren 22an egin zuten galdera baten erantzun bila hasita ohartu naiz gure nahasmenaz. eLenan galdetuta, hiru modutan aurkitu dut emana: Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los servicios públicos (1) Herritarrak zerbitzu publikoetan elektronikoki sartzeari buruzko Legea 2007-10-17 (2) 2007ko ekainaren 22ko 22/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoetan sartzeko bide elektronikoak erabiltzeari buruzkoa 2007-09-06  (3) 2007ko ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoetara baliabide elektroniko bidez jotzeari buruzkoa 2007-09-06 Aurretik, legea onartu baino lehenagoko proiektua ere zenbait aldiz aipatua agertzen da, bi eratan: Proyecto de Ley de Acceso Electrónico de los Ciudadanos a las Administraciones Públicas (4) Lege Proiektua, Herri Administrazioetar...

Ente o no ente, Letra Potente

3. artikulua.– Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoaren osaera. 1.– Honako hauek osatuko dute Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoa: (...) e) Euskal Irrati Telebista erakundeko zuzendari nagusia edo hark izendatutako ordezkaria, erakunde horretako nahiz atxikita duen sozietate publikoren bateko zuzendari izaera izan beharko duela. e) El Director o la Directora General del ente Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca, o persona con condición formal de directivo del Ente o de cualquiera de sus Sociedades Públicas dependientes que a tal efecto designe. 176/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskararen Aholku Batzordeari buruzkoa. Zernahi nolanahi. Gaztelaniazko testuaz ari naiz, lehenik eta behin. Ederki gaude burujabe izateko, besteren txarrena ontzat hartzen eta are hobetzen badugu. - Nola justifikatu maiuskulen erabilera hori? Eskuzabal izanda, utz ditzagun alde batera "Director" eta "Directora" (ez dagokie maiuskula, baina Alkate eta halakoetan...

Froga: irudiak sartzea

Azken mintegi saioan Gotzonek galdetu zuen blogean irudirik sartu ote zitekeen. Froga moduan, Elebila euskarazko bilatzailearen irudia sartu dugu: Irudiak sartzeko bidea erraza da. Administratzaile moduan sartu behar da blogaren administrazio panelean (Patxiri edo Mikeli pasahitzak eskatuta). "Creación de entradas" atalean, sakatu behar da testua idazteko laukiaren gaineko irudiaren ikonoan, eta irudiaren URL helbidea idatzi edo norberaren ordenagailuko irudi baten artxiboa hautatu behar da. Ezaugarri batzuk definitu behar dira menu leihoan (irudiaren posizioa...). Mota desberdineko irudiak sar daitezke: jpg, gif, bmp eta png irudiak, gehienez 8 Mb-koak. Beraz, argazkiak, ikurrak, logoak... txertatu daitezke.

Koloretan idatziko bagenu...

Testugintzan, diseinuaren zerbitzura jartzen da batzuetan kolorea, baina oraingoz behintzat ez sintaxiaren eta estiloaren zerbitzura. Beraz, esan daiteke zuri-beltzean idazten dugula, eta ez koloretan. Pena da, alde batetik, koloretan ezin idatzi izatea. Har dezagun esaldi hau: Aipatutako xedapen gehigarriak aplikatzeko behar ziren arauak emateko eskuduntza ematen zion Gobernu Zentralari, sei hilabeteko epean, indarrean sartu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ezin ulertuzkoa da. Beharbada, laguntzatxoren bat eman genezake koloretan idatziz gero... Aipatutako xedapen gehigarriak aplikatzeko behar ziren arauak emateko eskuduntza ematen zion Gobernu Zentralari , sei hilabeteko epean , indarrean sartu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hala ere, nahiko lan. Garbi samar dago beste baliabide batzuekin beharko dugula testu hori egokitu: sintaxia, sintagma-mugak, hitz-hurrenkera... Aipatutako xedapen gehigarrian, [xxx] aplikatzeko behar ziren arauak emateko esk...

Zeraren zer zeratzailea?

Ala "Zera zeratzeko zer"? Hitz-jokoan katramilatu bazarete, lasai. Besterik gabe, adibide berri batez hornitu nahi dut nire matraka faboritoa. Gehienok aspertu arte entzuna didazue kontua; beharbada Miren eta Aitziber egongo dira entzun gabe. Hauxe da azken adibidea: laguntzaren organo kudeatzailea ('órgano gestor de la ayuda') Iturria: 118/2007 DEKRETUA, uztailaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena . Nire uste ez oso apalean, "laguntza kudeatzeko organoa" esan beharra dago, nahitaez. Beste adibide bat ere badut inoiz kontatu gabea: Koroaren printze oinordekoa ('príncipe heredero de la Corona'; arazoa bera da, baina aitortu beharra daukat horretan irtenbidea ez dela hain garbia). Gainerako gehientsuena, ustez, esana daukat hemen . Minturte berri on! (Zaharrak berri, berriak berriago). Ostegun arte (prestaketan dihardugu; esan ote dezakegu horrela, aditz-forma hori galarazteko beldurrik gabe?). Patxi

Gerundioa eta 'El País'

Gerundioaren inguruko albistea eta horren gaineko txantxak (ikus ITZUL) alde batera utzita, gauzatxo bat komentatu nahi dut El País -eko albiste horren titulu-azpitituluez: Brasilia prohibe los gerundios El gobernador dicta un decreto por el que se impide el uso de la forma verbal “como disculpa para la falta de eficiencia” en toda la Administración regional de la capital Akats ez beharbada oso nabaria baina bai garbia dago, kohesioaren aldetik, azpitituluan. Lehenbiziko irakurraldian, bene-benetan, delako aditz-forma hori ondoren komatxo artean datorrena zela pentsatu nuen, eta ez nuen ulertzen. Bigarrenean, konturatu nintzen "de tal forma verbal" esan nahi zuela. Pentsatu euskaraz, adibidez; "aditz-forma horren" behar du, eta ez "aditz-formaren". Bueno, "agur, que es gerundio"... Uste dut gutxitan egin dudala barre xelebrekeria hori kontatu zidatenean bezala (benetakoa da, dirudienez!). Euskaraz hitz solteren bat baino ez zekien norbaitek (b...

Hizkuntza zaintzearen garrantzia

Merezi du irakurtzea lehengoan Henrike Knörrek El Pais egunkarian idatzitako artikulua. Knörr kexu da ETB barruan hizkuntzen zaintzari, batez ere euskararenari, ematen ez zaion arretaz. Egia esan, zer pentsaturik ematen du artikuluak.   Lasaia hartzen dut bulegoko armairuan (eta nabigatzaileko barran) hiztegi, gramatika, entzikopedia eta kontsultako gainerako liburuak ikusten ditudanean.   Artikulua irakurtzeko, sakatu hemen:  http://www.elpais.com/articulo/pais/vasc..." href="http://doiop.com/las-lenguas-y-ETB" target=_blank>http://doiop.com/las-lenguas-y-ETB   --- Mikel