Skip to main content

Posts

Showing posts from February, 2006

Entzuera

entzuera (OEH). v. entzute. 1. "Audiencia, el acto de escuchar, oir" 2. entzunera "Atención". 3. "Fama". "Entzuera handia, gran fama" ENTZUERA IZAN (V-gip, G-goi). Haber(lo) oido, tener noticia. Entzúeria baxuat, lo he oído alguna vez . ENTZUTEA IZAN. Zulo andi onetan lan asko egin oi zalako entzuera badegu. / Hidropesiaren entzuerarik badezute? Zenbait adibide, LPLkoak: 5.3. La declaración de oficio de la incompetencia en los casos de los dos párrafos anteriores requerirá previa audiencia de las partes y del Ministerio Fiscal en plazo común de tres días. 5.3. Eskumengabetasuna ofizioz deklaratzeko, aurreko bi puntuetako kasuetan, aurrez entzuera eman beharko zaie alderdiei eta Fiskaltzari, hiru eguneko epe erkidean. 33.3. En las Salas de lo Social de los Tribunales Superiores de Justicia y del Tribunal Supremo se podrá acordar de oficio o a instancia de parte la acumulación de recursos pendientes, cuando entre ellos exista identidad de objeto y ...

BFAren hiztegi terminologikoa

Deustuko Unibertsitatea ren azken argitalpenetako batean ( Administrazio Zuzenbideko Berbategia ), Bizkaiko Foru Aldundia ren hiztegi terminologiko honetara heltzeko lotura ageri da. Deustukoen hiztegi horretan nahiz Aldundikoenean, egun baliodun eta egun baliogabe ageri dira. Eta bai, egia da PDF formatuko hiztegiak ez duela inprimitzeko aukerarik ematen.

Lanegunak eta egun baliodunak

Hona hemen Euskaltermek dakartzan bost fitxetatik lau (hurbilenekoak). Ez dira denak erabileremu berekoak. [5/1] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Psikologia. Hezkuntza | Hezkuntza eu astegun, egun baliodun es día hábil [5/2] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak | Lan-harremanak | Laneko denbora Sailkapena: Administrazioa | Funtzio publikoa Sailkapena: Administrazioa | Prozedura Definizioa: Epaitegietako eta administrazioko jarduketak egiteko balio osoa duen eguna. eu egun, egun baliodun (termino nagusia) Testuingurua: "Besterik adierazten ez den bitartean, epeak egunetan jartzen badira, egun baliodunak bakarrik hartuko dira kontuan; beraz, ez dira zenbatuko igandeak eta jaieguntzat jotakoak." es día, día hábil fr jour utile en juridical day (B) lawful day [2/1] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Psikologia. Hezkuntza | Hezkuntza eu egun baliogabe es día inhábil [2/2] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Administrazioa | Funtzio publikoa Def...

Prentsa oharra

Otsaileko saiorako aztergai jarri dugun testua da hau: prentsa ohar bat. Gaztelaniazko testua bakarrik jaso dut, eta ondoren doan azterlantxoa egin (Patxi). Izan daiteke hainbat gauza saioa baino lehen egokitzeko, gehitzeko edo kentzeko. Egin oharrak. Saiorako, paperean benetako itxurarekin izatea komeni zaigu. DEPARTAMENTO PARA LA ORDENACION Y PROMOCION TERRITORIAL LA RESIDENCIA SANTIKUTZ DE LEGAZPIA PODRÁ SER AMPLIADA EN 1.400M2 Diputación aprueba la modificación de las normas que posibilita su ampliación El Consejo de Diputados de la diputación foral de Gipuzkoa ha acordado la modificación de las normas subsidiarias de planeamiento de Legazpi que afecta al área 15, conocida como Arantzazu. El expediente , promovido por el ayuntamiento legazpiarra, tiene por objeto modificar las condiciones previstas en las actuales normas subsidiarias para la ampliación de la residencia Santikutz. La misma se encuentra dentro de una parcela de 10.180m2 en el área de Arantzazu. El acuerdo foral po...

Resultando, considerando

Erabaki baten azalpenean, paragrafo batzuk “resultando” eta beste batzuk “considerando” esanez hasten dira gaztelaniaz. Elementu horiek markatzaile funtzioa egiten dute testuan, gehienbat: zer partetan gauden adierazten digute. Zenbaitetan, elementu horiek "itzuli gabe" bezala egin izan da euskarazko testua; badirudi, ordea, komeni dela euskaraz ere markaren batzuk erabiltzea. Korok proba bat egin du bi elementu horiek zituen testu batekin. Zatia identifikatzeko balio dezakeen elementuren bat bilatu du, esaldiaren sintaxian eraginik izango ez duena (edo ia); konpletiborik eskatzen ez duena, alegia ( ustez, berez ... eta horrelakoen modukoa). Con fecha 27 de diciembre de 2005, Xxxx Xxxx ha interpuesto un Recurso de Alzada contra la Orden Foral del diputado del Departamento para la Calidad en la Administración Foral de 30 de noviembre por el que se aprobó un programa de formación para el 2006 dentro del ámbito de la mejora administrativa. Resultando que el motivo del recurso e...

Gerundioen itzulpenak: adibideak

Hona hemen, hobeki ikusteko, Xabierrek bildu dituenak (atzoko GAOkoak dira: 2006-02-01). Adibideak ahalik eta soilen uzten saiatu naiz. Bat Udal honek trafiko arau-hausteagatik ezarritako isunak, lortu gabe, notifikatzen saiatu ondoren, edikto honen bidez egiten da eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, Herri Administrazioen Lege Arauei eta Administrazio Ihardunbide Arruntari buruz, 59.4 eta 61 artikuluen arabera. interesatuen jakinaren gainean jartzen ditugu, jakin dezaten eta banan-banan jakinarazita har dezaten, era berean ondorengoaren berri ematen zaielarik : PROZEDURA ZIGORTZAILEA Izapidegilea: Errenteriako udaltzainburua. Hau errefusatu liteke 30/1992 Legearen 28 eta 29. artikuluei jarraiki . Bi Iragarkia Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 12an, «LHI-15.10 eta LHI-15.9 bizitegi sektorearen (Sagastia) urbanizazio egitasmoari» hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Ekainaren 30eko 17/94 Legeak, Etxebizitzaren arloko premiazko neurriak eta Hirigintza Plangintzarako zein k...