Skip to main content

Posts

Usuario solicitante (eta +)

Usuario solicitante Zerbitzu bat eskatu eta erabiliko duena omen da "usuario solicitante". Euskaraz honela ikusi dut Googlen ( Elenako kontsultategia ez dabilkit ondo; zuei bai? ): erabiltzaile-eskatzaile. Beste modu batzuk ere izan litezke: eskatzen duen erabiltzaile, eskatzaile den erabiltzaile... Beste irtenbideren bat bururatzen al zaizue? Listado resumen Laburpen zerrenda, zerrenda laburtzaile... Zerrenda nahikoa ote? Noizbait eman baduzue, nola egin duzue? Nire ustez, bi kasu hauetatik harago, merezi du noizbait honelako hitz bikoteak aztertzea mintegiko saio batean.

Epeekin bueltaka (II)

Jatorrizkoa eta itzulpenak (jatorrizkoa) aitorpena aurkeztu den hiruhilekoa amaitu ondorengo lehendabiziko hogeita bost egun naturalen barruan (Mikelen itzulpena) dentro de los primeros veiniticinco días naturales posteriores a la finalización del trimestre en que se presenta la declaración (Gotzonen iztulpena) dentro de los primeros veinticinco días naturales una vez finalizado el trimestre en que se presente la declaración, edo ...el trimestre de presentación de la declaración. (Patxiren itzulpena) (…) naturales siguientes a la finalización del (…) Behin jasotako erantzunak alderatuta, hainbat ondorio praktiko atera daitezke epeen aipamenari dagokionez. (...) aitorpena aurkeztu den hiruhilekoa (...) (Jatorrizkoa) trimestre en que se ha presentado la declaración (Mikel) trimestre en que se presenta la declaración (Gotzon 1) trimestre en que se presente la declaración (Gotzon 2) trimestre de presentación de la declaración (Patxi) trimestre en que se presenta...

Epeekin bueltaka (I)

Lehengo batean, aitorpen batzuk aurkezteko epea euskaraz nola eman aztertu genuen Ogasunean. Kontua zen jatorrizko testuaren idazkera (gaztelaniazkoa) lausotu samarra zela eta, euskaraz idazkera argi(ago)a sortu nahian, gaztelaniazkoari buelta ematen hasi ginela. Uste dut azkenean euskarazko idazkera argiago atera zitzaigula. Hona euskarazko itzulpena: aitorpena aurkeztu den hiruhilekoa amaitu ondorengo lehendabiziko hogeita bost egun naturalen barruan Hona galdera: Nola emango zenukete gaztelaniaz? Erantzutea eskertzen dizuet.

Direktiba?

Joan den urtarrilean aztergai berria (?) ekarri zuen Itzulek: "directiva". Eta gure mintegian aurrez hartutako erabakia zalantzan jarri du horrek. Gaia aztertzean, Alfontso Mujikak mezu batean gogora ekarri zuen zer erabaki zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren bigarren itzulian: direktiba. Gainera, Elhuyarrekoek (Patxik ere bai?) direktiba erabiltzen dutela esan du Alfontsok, nahiz eta sareko hiztegian zuzentarau jasota agertu. Zuzentarau terminoaren bidea hartua genuen orain arte mintegian, ustez. Hori dela eta, geure buruari galdera egin beharrean gaudelakoan nago: zuzentarau ala direktiba? Nire ustez, egokiena momentuz orain arteko bideari (zuzentarau) jarraitzea dela pentsatzen dut. Zabaldu samar dago administrazio arloan, eta oraindik ez dakigu direktiba hitzak zer bide egingo duen. Mintegikideon iritzia jakitea interesgarria iznago litzateke. Agian, hik ere, Patxi, zerbait argitu dezakek, Zuzenbide Fakultatean aritua haiz eta. --- Mikel

Gegiegi ez da ona

    Osakidetzak alde egin du langileen lan baldintzak hobetzeko (Berria, 7. or.), baina azken gomendioa eman digu ospa egin aurretik, odol gehiago ez emateko, alegia, "Nazioarteak gomendatu baino odol gehiago ematen delako Euskal Herrian" (Berria, 2. or.).

Batzar Nagusien glosarioa

Gipuzkoako Batzar Nagusiek beren termino glosarioa jasota daukate weborrian . Dirudienez, beren ohiko jardueran erabiltzen diren terminoak sartuta dauzkate: barne-eraentzako batzordeak, bilkura-aldia, boto haztatua... Ziur asko, erreferentzia praktiko bat izango da Aldundian hizkuntz alorrean ari garenontzat (itzultzaileak, itzultzaile laguntzaileak, trebatzaileak). Batzar Nagusien glosarioa

Últimas plazas

Lagun batek galdetu dit: nola esan euskaraz "últimas plazas" (ikastaro baterako izena emateko, adibidez), karteltxo batean jartzeko. "Azken plazak" jarrita inor ez litzateke eskandalizatuko, nik uste ('plaza'ren adiera hori ere nahiko normal dabilela uste dut). "Azken tokiak" jarrita ere ulertuko genuke, nik uste. Baina gero ohartu naiz gaztelaniazko izen-sintagma (indeterminatu) hori, funtsean, esaldi bat dela, Juan Garziak bere saioan azaldu zigun bezala. Alegia, ez dela "Las últimas plazas", baizik honelatsuko esaldi bat: a) Quedan (unas) pocas plazas b) Quedan algunas plazas c) Aún hay plazas d) ... Orduan, seguruenik merezi du bide hauetatik bilatzea mezu horren ordaina: a) Plaza/toki batzuk gelditzen dira. b) Plaza/toki gutxi gelditzen dira. c) Plaza/toki batzuk badira (oraindik). d) Hamar (edo x) toki badira oraindik. e) Hamar (ikasle)rentzako tokia/aukera gelditzen da. f) ... Zer iruditzen zaizue? Interes handia dut puntu honetan ...