Skip to main content

Posts

Bihar goiz arte?

Gertatu eta sentitu bezala azalduko dizuet: orain dela bost minutu, "utzizazu hor bihar goizarte" esan diot semeari, eta gaur goizeko gaia etorri zait berehala burura. Zuek zer sentitzen duzue hori esatean? a) Bihar goiz arte. b) Bihar goiza arte. c) Bihar goizera arte. Nik, benetan... b).

Bigarrenez, Lerinen

Gaurko Berria ren azalean (2006-04-06), adibide polit bat daukagu koma 'ospetsu' baten erakusgarri. Gogoan izango duzue "1965ean jaio zen Bilbon" erako esaldiez Juan Garziak esandakoa (koma behar duela, alegia, bestela beste urteren batean beste nonbait jaio ote zen pentsa dezakegulako), eta azalpen horri ematen zaion erantzun tipikoa ere bai ("behin bakarrik jaiotzen gara, ordea, eta ez dago gaizki ulertzerik!". Bada, gaurko Berria ko izenburuak argi asko uzten du, nik uste, koma horren premia, eta bizkor ibili da kazetaria (edo zuzentzailea). Hauxe da izenburua: Euskalteleko Samuel Sanchezek bigarrenez irabazi du, Lerinen. Komarik gabe idatziko zukeen hainbatek, ezta? Baina Lerinen lehenbizikoz irabazi du Sanchezek (ailegatu ere lehenbizikoz ailegatu baita Euskal Herriko Itzulia Lerinera), eta guztiz pertinentea eta beharrezkoa da koma hori.

Entzuera

entzuera (OEH). v. entzute. 1. "Audiencia, el acto de escuchar, oir" 2. entzunera "Atención". 3. "Fama". "Entzuera handia, gran fama" ENTZUERA IZAN (V-gip, G-goi). Haber(lo) oido, tener noticia. Entzúeria baxuat, lo he oído alguna vez . ENTZUTEA IZAN. Zulo andi onetan lan asko egin oi zalako entzuera badegu. / Hidropesiaren entzuerarik badezute? Zenbait adibide, LPLkoak: 5.3. La declaración de oficio de la incompetencia en los casos de los dos párrafos anteriores requerirá previa audiencia de las partes y del Ministerio Fiscal en plazo común de tres días. 5.3. Eskumengabetasuna ofizioz deklaratzeko, aurreko bi puntuetako kasuetan, aurrez entzuera eman beharko zaie alderdiei eta Fiskaltzari, hiru eguneko epe erkidean. 33.3. En las Salas de lo Social de los Tribunales Superiores de Justicia y del Tribunal Supremo se podrá acordar de oficio o a instancia de parte la acumulación de recursos pendientes, cuando entre ellos exista identidad de objeto y ...

BFAren hiztegi terminologikoa

Deustuko Unibertsitatea ren azken argitalpenetako batean ( Administrazio Zuzenbideko Berbategia ), Bizkaiko Foru Aldundia ren hiztegi terminologiko honetara heltzeko lotura ageri da. Deustukoen hiztegi horretan nahiz Aldundikoenean, egun baliodun eta egun baliogabe ageri dira. Eta bai, egia da PDF formatuko hiztegiak ez duela inprimitzeko aukerarik ematen.

Lanegunak eta egun baliodunak

Hona hemen Euskaltermek dakartzan bost fitxetatik lau (hurbilenekoak). Ez dira denak erabileremu berekoak. [5/1] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Psikologia. Hezkuntza | Hezkuntza eu astegun, egun baliodun es día hábil [5/2] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak | Lan-harremanak | Laneko denbora Sailkapena: Administrazioa | Funtzio publikoa Sailkapena: Administrazioa | Prozedura Definizioa: Epaitegietako eta administrazioko jarduketak egiteko balio osoa duen eguna. eu egun, egun baliodun (termino nagusia) Testuingurua: "Besterik adierazten ez den bitartean, epeak egunetan jartzen badira, egun baliodunak bakarrik hartuko dira kontuan; beraz, ez dira zenbatuko igandeak eta jaieguntzat jotakoak." es día, día hábil fr jour utile en juridical day (B) lawful day [2/1] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Psikologia. Hezkuntza | Hezkuntza eu egun baliogabe es día inhábil [2/2] Hiztegi Terminologikoa Sailkapena: Administrazioa | Funtzio publikoa Def...

Prentsa oharra

Otsaileko saiorako aztergai jarri dugun testua da hau: prentsa ohar bat. Gaztelaniazko testua bakarrik jaso dut, eta ondoren doan azterlantxoa egin (Patxi). Izan daiteke hainbat gauza saioa baino lehen egokitzeko, gehitzeko edo kentzeko. Egin oharrak. Saiorako, paperean benetako itxurarekin izatea komeni zaigu. DEPARTAMENTO PARA LA ORDENACION Y PROMOCION TERRITORIAL LA RESIDENCIA SANTIKUTZ DE LEGAZPIA PODRÁ SER AMPLIADA EN 1.400M2 Diputación aprueba la modificación de las normas que posibilita su ampliación El Consejo de Diputados de la diputación foral de Gipuzkoa ha acordado la modificación de las normas subsidiarias de planeamiento de Legazpi que afecta al área 15, conocida como Arantzazu. El expediente , promovido por el ayuntamiento legazpiarra, tiene por objeto modificar las condiciones previstas en las actuales normas subsidiarias para la ampliación de la residencia Santikutz. La misma se encuentra dentro de una parcela de 10.180m2 en el área de Arantzazu. El acuerdo foral po...