2009/01/15

Kontabilitate Plan Orokorra

2008ko urrian argitara eman dute, euskaraz, Kontabilitate Plan Orokorra Euskal Herriko Unibertsitateak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak.

Jakinekoa da enpresa, ekonomia eta ogasun alorreko profesional euskaldunak -eta itzultzaileok- horrelako dokumentu baten zain zeudela, 2007ko azaroan argitaratu baitzen estatuan Kontabilitate Plan Orokorra. Gainera, premiazkoa zen euskarazko testu bateratua egotea.

Nonbait, Ekonomisten Euskal Elkargoan itzuli dute EHUko hainbat irakasleren laguntzaz eta, Patxiri entzunda, Elhuyarren aholkularitzaz.

Liburua gainetik begiratuta, iruditu zait horko terminologia neurri handi batean bat datorrela Foru Aldundian orain arte alor horretan erabili dugunarekin. Horrek esan nahi du nonbait bide onean genbiltzala kontabilitateko hitzak erabiltzeko ahaleginean.

Aldi berean, gaztelaniazko bertsioa ere eman dute argitara aipatu bi erakundeek.

4 comments:

Anonymous said...

Ongi etorri. KPO-PGC. Liburua eskuratzeko irrikitan gelditzen naiz. Elhuyarren ez dut uste oraindik agertu denik.

Anonymous said...

Gaur ikusi dut liburua. Ez dizkizuet hemen kontatuko ale hori eskuratzeko bizi izan omen diren peripeziyak. Penagarria.

Anonymous said...

Ane Ibarguren said...

Kontabilitate Plan horri buruzko informazio bila nenbilen eta kasualitatez zuen bloga irakurri dut.

Beheko estekan dator euskarazko bertsioari buruzko informazio gehiago:
http://www.uzei.com/antbuspre.asp?cod=3280&nombre=3280&sesion=14

Ondo izan,
Ane

Patxi said...

Eskerrik asko agurragatik, Ane. Interesgarria iruditu zaizu bloga?

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...