2009/01/28

22-21eko emaitzaz

Aurkitu dut, aurkitu dudanez, aurreko batean aipatu nuen joera (berri?) baten adibide paradigmatikoa (ikus "etiketa-hitzez" zer diodan En el plazo de cuanto antes testuan).

Nola esaten dute euskaldunek (beti, beti, beti!) zenbat irabazi duen Titinek, edo Aimar Olaizolak, edo Irujok? "Hogeita bi eta hogeita bat".

Nola estaen dute euskal kazetariek (asko, asko, askotan) gauza bera? "Hogeita bi eta hogeita bateko emaitzaz".

Horra hor etiketa-hitza: emaitza. Beste askotan eta askotan epe, prozedura eta abar diren bezala.

Patxi

No comments:

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...