Azken egunetan buruan bueltak ematen ari naiz euskaraz nola adierazi gaztelaniazko kopuru-mugak: a partir de, más de, no superior a ... (euskarazko ordainen sailkapen txiki bat prestatzen ari naiz aurrerago proposatzeko). Eta, lehenik eta behin, zalantza etorri zait "-(e)tik gora" eta "-(e)tik behera" esapideak zehazki nola ulertu: [a] “36 m3- tik gora , 0’60 €/m3” (Elena-n aurkitua) Esango nuke aipatu kopurua sartuta dagoela, alegia (hilean-edo) 36 m3 ur edo gehiago kontsumituz gero kuota 0,60 €/m3 izango dela. [b] “UHT esneetan, laktulosa mailak 600 mg/l- tik behera egon behar du” (Elebila-n aurkitua) Bigarren kasuan, ordea, zalantza handiagoa dut. Halere, esango nuke 600 mg/l-ko maila eta txikiagoa onargarria dela. Baina, ez naiz ausartzen hori ziurtatzera.
Norbaitek besterik ulertzen al du edo ziur ikusten du esanahi zehatza?
Gipuzkoako Foru Aldundiko itzulpengintza mintegia