Skip to main content

Aposizioez

Saio bat baino gehiagotan esan ditugu aposizioei buruzko gauzak, eta haietako bizpahiru behintzat batera biltzeko ahalegina egin nuen lehengo batean. Hemen jarriko dut emaitza, eta ea norbaiti osagarririk bururatzen zaion.

1. Aposizioa oso baliabide egokia da askotan, baina trabagarri gertatzen da beste zenbaitetan; kasurik nabarmenena, seguruenik, galdegaiari eransten zaionekoa da, galdegaiaren eta aditzaren arteko lotura estua nolabait eteten baitu:
Urangak, aurreko saioko bigarrenak, du aukera gehien.
Halakoetan, etena saihesteko modu bat baino gehiago izan daiteke: aposizioa aditzaren atzera pasatzea, menderatu gisa ematea…
Aukera gehien Urangak du, aurreko saioko bigarrenak.

Urangak du aukera gehien, aurreko saioan bigarren egin zuen eta.
2. Galdegairen aposizioa izan gabe ere, aditzera bitarteko bidea oztopatu egiten du zenbaitetan aposizioak. Honako honetan, adibidez, erlatibo baten barruan txertatuta zegoen, eta atera egin dugu handik, esaldia traba gutxiagorekin aurreratzen delakoan.

(...) y se imponía una sanción de multa por importe de 2.404,05 euros por haber cometido una infracción administrativa tipificada en el artículo 96.3 apartado a) de la Norma Foral 17/1994, de 25 de noviembre, de Carreteras y Caminos de Gipuzkoa.

Era berean, gainera, 2.404,05 euroko isuna jarri zitzaion 1994ko azaroaren 25eko 17/94 Foru Arauak, Gipuzkoako Errepide eta Bideenak, 96.3.a) artikuluan aurreikusitako arau hauste administratiboa egin zuelako.

Era berean, 2.404,05 euroko isuna jarri zitzaion, egindakoa arau-hauste administratibotzat jotzen duelako 1994ko azaroaren 25eko 17/94 Foru Arauak, Gipuzkoako Errepide eta Bideenak, 96.3.a) artikuluan.

3. Beste honetan, “-k ezarritakoaren arabera” dioen tokian tartekaturik dago aposizioa, eta, bi komarekin eten samarra datorrenez esaldia, ez da jarri berez “arabera”ren ondotik premia-premiazko dena.

La Ley 27/1983, de 25 de noviembre, del Parlamento Vasco, de relaciones entre las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma y los órganos forales de los Territorios Históricos establece la competencia exclusiva de éstos en materia de demarcaciones municipales y supramunicipales, que no excedan de los términos del Territorio Histórico.

Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Herrialde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoak, ezarritakoaren arabera herrialde historikoetako foru erakundeek eskumen osoa dute udalbarrutien eta udalez gaineko barrutien gaian, beren herrialde historikoa gainditzen ez duten bitartean.

Herrialde historikoetako foru erakundeek eskumen osoa dute udalbarrutien eta udalez gaineko barrutien gaian, beren herrialde historikoa gainditzen ez duten bitartean, Eusko Legebiltzarrak 1983ko azaroaren 25ean emandako Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Herrialde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko 27/1983 Legearen arabera.

Herrialde historikoetako foru erakundeek eskumen osoa dute udalbarrutien eta udalez gaineko barrutien gaian, beren herrialde historikoa gainditzen ez duten bitartean, Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 27/1983 Legearen araberaAutonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Herrialde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko legea—.

Comments

Gotzon said…
Azken adibidean («La Ley 27/1983, de 25 de noviembre, del Parlamento Vasco, de relaciones entre las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma...»), iruditzen zait ez dagoela soilik aposizioaren kontua jokoan.

Gazteleraz, administrazio esparruan, joera diskurtsibo nabaria dago halako egituren alde: «De conformidad con la Ley...», eta izen ezin luzeago bat; gero koma, eta gero dator mamia. Eskema da: «halakoaren eta bestelakoaren arabera, hemen dago mamia». Lekutan!

Uste dut euskaraz beti saiatu behar ginatekeela esan nahiari (eta esanahiari) lotuago den hurrenkera erabiltzen: «hemen dago mamia, halakoaren eta bestelakoaren arabera».
Anonymous said…
Azken adibideari dagokionez (hirugarrena), mintegiaren aspaldiko saio batean proposatutako esamoldea ere erabil daiteke: hala jasotzen baitu.... Esamoldeak aukera ematen du, besteak beste, ...aren arabera bukaeraraino ez eramateko.

Bestetik, adibideetako letra etzanak nabarmentzeko erabili al dira?

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Vengo en disponer

DECRETO FORAL 74/2007, de 24 de julio, por el que se dispone el cese en sus funciones del Director General de Deportes. Conforme a lo establecido por los artículos 31.4.d), 40.2.b) y 45 de la Norma Foral 6/2005, de 12 de julio, sobre Organización Institucional, Gobierno y Administración del Territorio Histórico de Gipuzkoa, a propuesta del Diputado Foral del Departamento de Deportes y Acción Exterior, previa deliberación del Consejo de Diputados en sesión de 24 de julio de 2007, Vengo en disponer el cese en sus funciones, del Director General de Deportes, D. Iñaki Ugarteburu Artamendi, agradeciéndole los servicios prestados. Donostia-San Sebastián, 24 de julio de 2007. EL DIPUTADO GENERAL, Markel Olano Arrese. Vengo en disponer y dispongo (y las comas, donde quiero las pongo). Y mal que os pese, donde debo decir destitución, digo cese. ¿Lenguaje llano? Me niego de plano. (Ante tanto disimulo , me parto el...). Patxi PD: Hurrengo erabakia honako hau da: "Vengo en nombrar Director G...