2007an onartutako Kontabilitate Plan Orokor berria euskaratzen ari dira bi itzultzaile talde: bata, EHUn (Agustin Erkizia irakaslea tartean dagoela) eta bestea, UZEIn. Elkarrekin harremanetan daude itzultzaile taldeak. Jakin dugunez, hainbat eragozpenekin egin dute topo; adibidez: bi taldeen testuen arteko aldeak, gaztelaniazko bertsioak erreferentzia gisa ingelesezko testua erabili izana (nazioarteko kontabilitate arauak)...
Itzulpen lanean kontabilitate arloa lantzen dutenentzat izan daiteke interesgarria berria, alegia ogasundarrontzat ez ezik, idazkaritza teknikoen itzulgaiekin aritzen zaretenontzat eta batzar nagusitarrontzat ere.
Itzultzaile taldeen asmoa omen da aurten Durangon gida liburu moduko argitalpena azokaratzea.
2008/04/17
Kontabilitate Plan Orokorra
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
Zehapenak eta zigorrak
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...
-
Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez daki...
-
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...
3 comments:
Kontabilitate Plan Orokor hori zer da , estandar bat? Edonon aplika daitekeena? Non/nork onartu zen/zuen 2007an? Ogasundarrok, barkatu zergapeko xume honen ezjakintasuna...
:-)
Bai, Kontabilitate Plan Orokorra estandar bat da, nolabait. Estatuan enpresen kontabilitatea arautzen duen legezko testua da.
2007ko azaroaren 16ko 1514/07 Errege Dekretuak onartua du azken kontabilitate plana, Europar Batasuneko kontabilitate araudira egokitze aldera.
Plan horixe euskaratzen ari dira EHU eta UZEI.
Planaren gaztelaniazko bertsioa ikusteko (Estatuaren Aldizkari Ofiziala), kopiatu helbide hau: http://www.icac.meh.es/PGC_2007.pdf
Kontabilitate Plan Berria Ministroen Kontseiluak onartu zuen pasa den urtean, azaroaren 16an, eta 2008ko urtarrilaren 1az geroztik dago indarrean, estatu osoan aplikatzeko. Merkataritza arloko sozietate eta enpresek kontabilitate alorrean jarraitu beharreko arauak ezartzen ditu. Lekua hartua dio 1990ko kontabilitate planari.
Mikelek ongi adierazi duenez, une hauetan euskarazko bertsioa prestatzen ari dira EHU eta UZEI, eta haren esperoan gaude gure itzulgaietara ekartzeko. Oso lotuta dago Sozietateen gaineko Zergarekin, gai asko eta asko planaren esanetara egokitu behar direlako (galera-irabazien kontua, balantzea, etab...).
Post a Comment