2008/04/03

Gure blogosfera aldatzen hasiak gara

Itzulpengintza mintegiko blogaren inguruan (bloga, artikulugile taldea...) hainbat aldaketa egiten hasiak gara. Uste dugu merezi duela bloga, beste baliabide batzuekin batera, mintegiko kideon ohiko lan tresna bihurtzea. Asmo horretan, bada, hasiak gara:
  • itxura argia eta nabigazio erraza ematen
  • artikulugile kopurua gehitzen
  • artikuluak atalka antolatzen
  • mintegikideon partaidetza sustatzen
Aldaketak aste gutxitan gauzatu nahi ditugu. Horregatik, eta frogako ingurune bat ez dugunez, itxura eta antolaera frogak pantailan ikusiko dituzue. Barkatu enbarazua.

Bestetik, denon ekarpenak ongietorriak dira. Badakizue...

1 comment:

Gotzon said...

Aukeran, eskuineko zutabearen hondo gris hori zer edo zer alaituko nuke... Ez dakit, urdin argitxo bat, edo.

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...