Skip to main content

Gipuzkoa osoa / Gipuzkoa guztia

Nola esaten da? Nola da egokienik? Bietara ondo? Nola esango zenukete? Adibide pare bat:

1.
a) Gipuzkoa osoa ezagutzen du.
b) Gipuzkoa guztia ezagutzen du.

2.
a) Gipuzkoa osoan eskaintzen ditu zerbitzuak.
b) Gipuzkoa guztian eskaintzen ditu zerbitzuak.

Comments

Anonymous said…
Espero dut 4. hizkuntza eskakizuneko azterketa ez izatea...

Broma aparte utzita, bi moduetara entzuten dela esango nuke.

Nik, 'Gipuzkoa osoan' esan eta idatziko nuke.
Anonymous said…
Joe, Mikel! Ikaragarri ongi ari haiz jartzen bloga, inkesta eta guzti! Bueno, ez, inkesta nik jarri dut, probaketan hasita (oso erraza, egia esan!). Botoa eman dezakezue aukera baten alde, bestearen alde, edo bien alde (aukera hori eman daiteke, eta kasu honetan emanda dago). Emaitza ez dut kontuan hartuko azterketarako, benetan...

Serio: ez dakit nola bururatu zaidan gaur goizean kontu hau, baina hari horri tiraka gauza interesgarriak topatu ditut arratsaldean, eta azalduko dizkizuet hemendik egun batzuetara.

Bitartean, egin dezagun inkesta, eta ea zer ateratzen den.

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Altzari higigarriak

Askok jakingo duzuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro berri bat zabalduko du laster Irunen, URI izeneko lantegia izandako eraikinean. Zentro horretan kultura ondareko elementuak gorde eta zainduko dituzte: batez ere, indusketa arkeologikoetatik bildutako tresnak, Aldundiaren jabetzakoak diren arte lanak, eta gisakoak. Gazteleraz, zentroaren izen osoa hauxe izango da: (1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa Euskarazko izena emateko eskatu digutelarik, lehen-lehenik esan diegu burutik kentzeko «Gizartekintza - Departamento de Servicios Sociales» gisako ereduak. Guk izen orekatu bat proposatuko dugu, euskaraz oso, gazteleraz oso, hizkuntza bakoitzean era burujabean erabiltzeko modukoa. Esan diegu, baita ere, gaztelerazko izen luuuuze hori ondo egon daitekeela xedapenetan eta dokumentu guztiz ofizialetan erabiltzeko, baina hobe dutela horrekin batera erabilerarako izendapen laburrago bat eratzea, adibidez: (2) Centro de Patrimonio Mueble...