Skip to main content

"Epaitegiko idazkari", "idazkari judizial"

Informazio pixka bat gehiago bildu dut, eta ea denon artean osatzen eta erabakiren bat hartzen dugun. Badakit/badakizue nire ikuspegia ez dela batere inpartziala, eta ulertuko duzuelakoan nago. Idatzi erantzunak. Inkesta jarriko dut eskuineko aldean (jendeak gutxi gorabehera zer iritzi duen jakiteko), eta nik ez dut botorik emango oraingo honetan.

  • Interneten 10.000 aldiz ageri da idazkari judizial, eta 400 bat aldiz epaitegiko idazkari. Adibide horietako asko aldizkari ofizialetakoak dira, eta beste asko prentsakoak. Esate baterako: Seiak eta hamar aldera hogeita hamar bat ertzain eta idazkari judiziala sartu dira Belartzako eraikinera, eta lehendabizi kazetari guztiei ateratzeko agindu… Joan den asteartean EAEko lehendakari Kepa Bereziartua Audientzia Nazionalean zela bertan agertu zen Auzitegi Goreneko idazkari judiziala eta… Egia da idazkari judizial aurki daitekeen iturri gehienetan ageri dela epaitegiko idazkari ere. Bizpahiru aldiz ikusten da epaitegi(-)idazkari.
  • Ereduzko Prosa Gaur-en 11 aldiz ageri da idazkari judizial eta 4 aldiz epaitegiko idazkari. Hona horietako bat: - Barkatu jauna, epaitegiko idazkaria naiz eta lehen instrukzioa egin behar dut. (Koldo Izagirre: Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri).
  • Interneten aurkitutako adibideetatik, niretzat esanguratsua da honako hau: Auzitegi edo epaitegi batean, batetik epailea edo magistratua dago (edo daude); bestetik, idazkari judiziala, funtzionarioak, mediku forentsea... Ezin ditugu alde batera utzi, fiskalak, abokatuak eta prokuradoreak... eta zuzenean egitura honetan parte hartzen ez badute ere, ezta notario, errejistrariak etabar, azken hauen araudiak euskararen erabilera eta ezagutzaren obligazioa dela-eta (arlo honetan ezin dugu hauei buruz gehiegi hitz egin, bestela bukaezinak eta astunak bihurtuko liratekeelako ohar hauek). (Nekane San Miguel: “Euskara Justizia Administrazioan: ohar batzuk”. Senez, 1997ko urtarrila.)
  • Kataluniako Termcatek honako fitxa hau eskaintzen du: ca secretari -ària judicial, m i f; es secretario de juzgado, secretario judicial; fr secrétaire du tribunal, secrétaire-greffier; en judicial law clero. Definicions ca: Persona que exerceix la fe pública judicial i auxilia els jutges o els magistrats, i que té la facultat d'ordenar el tràmit i d'elaborar propostes de resolució de les previsions i les interlocutòries. Ohar morfosintaktikoa: bigarren forma "de juzgado" da, ez "del juzgado".
  • Euskaltermen bi fitxa daude (bat errotulu bati dagokiona), eta bietan idazkari judizial. Gauza bera Eusko Legebiltzarrekoen datu basean ere.
  • Euskarara itzuli diren legeetan, idazkari judizial erabili da ia erabat. Prozedura Zibilaren Legean (Deustuko Unibertsitatea) 121 aldiz ageri da. Adibidez: Epaileen, magistratuen, idazkari judizialen, fiskalen eta auzitegi zibilen zerbitzupeko langileen abstentzioa. Lege horretan, bi aldiz esaten du gaztelaniaz “Secretario del Juzgado”, eta bietan, jakina :-), “epaitegiko idazkari” itzuli da. Ohar morfosintaktikoa: testuak "del" dio, ez "de" (Termcateko fitxan ageri den bezala). Hala ere, nire iritziz, "secretario del juzgado" dioenean "secretario judicial" esaten ari da.
  • Botere Judizialaren Legearen 5. eta 6. liburuak itzuli berri dira EHUn (ez da oraindik argitaratu). Testuko lehen hitzak hauek dira: LIBRO V. De los secretarios judiciales y de la oficina judicial. Hona hasierako pasarte pare bat. (435.1) La Oficina judicial es la organización de carácter instrumental que sirve de soporte y apoyo a la actividad jurisdiccional de jueces y tribunales. (438.5) Al frente de cada servicio común procesal constituido en el seno de la Oficina judicial habrá un secretario judicial, de quien dependerán funcionalmente el resto de los secretarios judiciales y el personal destinado en los puestos de trabajo en que se ordene el servicio de que se trate y que, en todo caso, deberá ser suficiente y adecuado a las funciones que tiene asignado el mismo. Uste dut ulertuko duzuela zergatik nioen lehengo egunean niretzat idazkari judizial esatea administrazio-laguntzaile edo gizarte-laguntzaile esatea bezala dela.

Anekdota-puntua 3000 Hiztegiak eskaintzen digu kasu honetan, “epailearen idazkari” ematen baitu ordaintzat.

Comments

Anonymous said…
1) Judizial adjektiboa askotan jasotzen du Berria egunkariak; Hiztegi Batuan<, ordea, ez dago jasota (Euskaltzaindiak hitz espezializatutzat jotzen ote du?).

2) Nire ustez, idazkari judizial unitate lexikalizatua da (izen arrunta + adjektibo espezializatua), hau da, termino bat osatzen du. Beraz, terminoaren zentzuan ezin da idazkari bakarrik erabili (*idazkariak ebazpena jakinaraz dio).

3) Eremu semantiko oparoa du judizial adjektiboak: botere, prozedura, polizia, ebazpen, instantzia, ikerketa, sistema, partido... Zilegi da pentsatzea horientzat guztientzat irtenbide bera eman behar zaiela.

4) Beraz, erabilera espezializatuetan (Korok aurkeztutako testuetan) idazkari judizial erabiliko nuke, eta erabilera arruntean bidea irekita utzi epaitegiko idazkari ere erabiltzeko.
Anonymous said…
Hona GAOn argitaratzeko itzulpen eske bidaltzen dizkiguten iragarkietako zenbait adibide:

Doña Marta Carmen Murillo Edo, Secretaria Judicial del Juzgado de Instrucción N.º 2 de Irun. (4637, goialdean)

Irun, a 21 de abril de 2008.—La Secretario Judicial, Marta Carmen Murillo Edo. (4637, bukaeran)

Doña Susana Allende Escobes, Secretaria Judicial del Juzgado de lo Social número Uno de Donostia-San Sebastián. (4558, goialdean)

Donostia-San Sebastián, a 21 de abril de 2008.—La Secretaria Judicial. (4558, bukaeran)

Bukaeran "secretario/a judicial" agertzen da ia beti, baina goialdekoetan, bestelakoak hainbatetan agertzen dira; hauek aurkitu ditut apirileko iragarkien artean:

Doña María Belén Quintillán Vázquez, Secretaria del Juzgado de Instrucción Número Dos de Donostia-San Sebastián. (4527)

Don Eduardo Muiño Feijoo Secretario del Juzgado de Instrucción Número 4 de Donostia-San Sebastián. (3480)

El Secretario del Juzgado de Instrucción Número 5 de Donostia-San Sebastián. (3836)

Doña Rosa Gómez Alvarez Secretario del Juzgado de Ins¬trucción N.º 1 de Donostia-San Sebastian. (4035)

Doña M. José Múgica Mateos Secretario del Juzgado de Ins¬trucción N.º 3 de Donostia-San Sebastián. (4089)

Don Máximo Javier Herreros Ventosa, Secretario del Juzgado de lo Social Número 28 de Madrid (4149)

Doña Aloña Garmendia Iartza Secretaria del Juzgado de Instrucción Numero Dos de Tolosa. (3999)

Doña Nekane Eskisabel Polanco Secretaria del Juzgado de Instrucción Numero Dos de Tolosa. (4000)

Don Pablo Santamaría Moreno, Secretario de lo Social Número Siete de Zaragoza. (4184)


Horrek pentsarazten dit (1) epaitegi jakin bateko idazkariaz ari garenean "judizial" eranstea erredundantzia dela, eta (2) oro har, edo modu generikoan, epaitegiko idazkariez gaztelaniaz idazten denean, "secretario judicial" dela normala (ez "secretario de juzgado").

Nire ustez, galdeketak bigarren erabilera horri buruzkoa izan behar du, eta erabakitzen denak ez dio eragin behar lehenengo erabilerari.

Bestalde, era batera edo bestera zenbat aldiz ageri den zenbatzean, ez da ahaztu behar: a) bigarren erabilera hori da normalena prentsan, b) geure iragarkietan ere, bukaeran formula hori da erabiliena, c) "idazkari judizial" ematen dute hiztegi gehienek eta Justizia.net-ek, eta, iritziak iritzi, itzulpen mekanikoena hori da... eta abar. Kopuruen kontua erlatibizatu behar genuke, beraz.

Nire iritzia, laburbilduz:

Epaitegi jakin batekin lotzen dugunean "epaitegiko idazkaria" soilik erabili beharko genuke, eta generikoa erabili nahi dugunean, edo "epaitegiko idazkari", edo "idazkari judizial".

Koro

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...