Gaztelaniara itzultzean, data adieraztea bihurria izaten da behin baino gehiagotan. Gogoan izan: "en el día de la fecha", "a fecha de hoy" eta tankerakoak. Oraingoan beste honekin egin dut topo: "todos los días 10 de cada mes". Herritar baten zorra ordaintzeko epeaz (egunaz) ari da testua. Niri hau bururatu zait: "hil guztien 10ean ordaindu". Izan ere, euskarazko ohiko dataren bideari jarraitu diot analogia erabilita: 2007ko ekainaren 10ean --> hilaren 10ean --> hil guztien 10ean Badago, agian, beste irtenbide bat: "hilero 10ean ordaintzea". Eta beste hau zalantzazkoa zait: "hilaren 10 guztietan" (erreferentzia galtzen dela dirudi). Eta zuek, nola bideratuko zenukete "todos los días 10 de cada mes" esapidea? --- Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundiko itzulpengintza mintegia