Skip to main content

Posts

Showing posts from April, 2007

"Cuando proceda" = "bidezko denean"?

Gai hau inoiz komentatua dugu, baina ez dakit behar bezala azaltzea lortu genuen. Gaur aurkitu dudan adibidearekin ikus dezakegula uste dut. Adibidea, hain zuzen ere, gaurko GAO koa da, 320/2007 Foru Agindukoa. Xedapenaren "Bigarren" atalan, esaten da RAI-RUG balorazio sistema erabiliko dela zerbitzu jakin batzuk eskatzen direnean (adinekoentzat). Gero, "Laugarren" atalaren bigarren puntuan, esaten du mendekotasun-egoeraz ematen den ebazpenean bi balorazio jasoko direla ("distinguirĂ¡" bitxi samar bat dago gaztelaniaz): BVD baremoaren araberakoa bat, eta, "cuando proceda", aipatutako RAI-RUG sistemaren araberako beste bat (euskaraz, "bidezko denean"). Oker ez banago, arauan objektiboki ezarria dago zer kasutan erabiliko den RAI-RUG sistema, eta, beraz, halakoetan agertuko da balorazio-ebazpenean, ez gainerakoetan. Hor "cuando proceda" esatean, "cuando corresponda" dio, nire ustez, eta euskaraz ez zait inondik ere ...

Euskalterm handitzen jarraitzen dute

Euskalterm banku terminologikoan hiztegi gehiagoren sarrerak txertatu dituzte. Erabili.com web orrian eman dute horren berri, artikulu honetan . Hona zein hiztegiren sarrerez elikatu dute Euskaterm oraingoan: Elektrizitate dendetako hiztegia Garraio eta logistikaren hiztegia Gorputz hezkuntzako hiztegia ------ Mikel

Zeren txostena

Lehengo egunean aztergai utzitako gaiaz zertxobait begiratu dut, eta uste dut lasai egoteko modukoa dela emaitza: -i buruzko txosten ongi esana dago, eta -en txosten ere bai. Izan ere, -en genitiboak erlazio semantiko bat baino gehiago bideratzen du, izen bakar batekin ere ikus daitekeenez: Josuren argazkia (1): jabetza; Josu da argazkiaren jabea. Josuren argazkia (2): agentea; Josuk egina da argazkia. Josuren argazkia (3): gaia; Josu ageri da argazkian. Gehiago ere badira, baina ez datozkit denak orain burura. Orain axola zaiguna, hain zuzen, goiko (2) eta (3) kasu horietaz ohartzea da, horiek agertuko baitzaizkigu nagusiki txosten hitzarekin: a) noren/zeren txostena, ‘nork egina’, eta b) noren/zeren txostena, ‘zeri buruzkoa’. Bietako adibideak ageri dira Interneten. Orotariko Euskal Hiztegi an, hain zuzen ere, -en txosten da lehenbiziko adibidea, Zaitegirena: “Berak ezustean egindakoen txostena entzunaz”. Gainerako adibide apurretan, -i buruz eta horretaz ag...

Langile gizagajoaren sufrimendua

Gure mintegiko kide izateko sarrera-proba gisa balio lezake ondorengo testua euskaratzeak: paragrafo bakarrean emana, punturik gabea, tilderik gabea... Egiazko testua da, halere, enpresari batek arestian Ogasunera bidalia. Merezi du begiratua ematea, benetan. Jakingo al du egileak zer den hizkera argia? Hori baino gutxiago jakitearekin ere konformatuko litzateke Ogasuneko langile gizagajoa! Estimados señores, recibida su comunicacion, telefonica, ya que la documental segun indican se hizo con anterioridad, que por motivos de orden interno, no se transfirio a la persona adecuada, puesto que la, srta. Iziart, estuvo con nosotros supliendo vacaciones, en nivel de practicas, y coincidio con nuestro traspaso a otro domicilio en extension de oficinas, unido a que nuestra responsable del area sra. Raquel se encuentra en avanzado estado de gestacion, tiene previsto alumbramiento a finales del mes de septiembre, les rogamos que este oficio, se retrase lo suficiente, para su puesta al dia en rev...