Nik ez nekien, baina "aditz-izen" kategoria gramatikala kategoria onomastiko ere bada: aste honetan, irratian, Iragartze izeneko neska bat elkarrizketatu zuten. Jasone, Sorne, Igone eta halako izen mordoxka bat bada, oinarrian aditza duena, baina -tze amaierakorik entzun gabe nengoen. Egia esan, eufonikoa iruditu zitzaidan; hirugarren silaban ematen zioten azentua (eta abizena bi silabakoa zen). Halako besterik ezagutzen duzue? (Ostiral baterako gai arina...).
Patxi
1 comment:
Ba nik Anaitze bat ezagutzen dut, eta NESKA DA!
MJ
Post a Comment