2007/03/06

Jarri pilak

Ez lokartu!
Erne!
Ekin!
Ea, bizkor-bizkor!
Higitu gorputz hori!
Aztalak ibili, gero!

Ez naiz errietan ari, ez. Gaztelaniazko blog batean (Las palabras de la tribu) irakurri dudanak bultzatu nau halako esapideak bilatzera. Mokoroaren bildumatik hartu dut pare bat. Honako bi hauek, hain zuzen, gaztelaniaz "espabilarse" eta euskaraz "ez lo egon" bilatuta:

  • Iñor oroitu ez ta... jakiña! amak ibilli bear aztalak!
(Y claro! quien tiene luego que moverse o espabilarse, es la madre!)
Mujika Josefa Martina . Neronek or-emen entzunak. . (G )

  • Lekuratu eitzak aulkiok!... ez lo egon! Tira, tira... igitu gorputz ori!
No te duermas! (Muévete!... Listo!)
Azkue Resurrección Mª / Txirrist . Bein da betiko. (R. M. de Azkue). 1893 (B )


Etzi, badakizue, Nafarroako Errege datorkigu. Ea gaur edo bihar materiala bidal dezakegun.

Patxi

No comments:

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...