Balbula blogeko artikulu bati erantzunez idatzi dut hau, eta hemen ere jartzea pentsatu dut. Bada, nire ustez, deus txarrik ez du Euskaltzaindiak hiztegi hori egiteak eta lehenbailehen amaitzeak; aitzitik, dena du on eta mesede. 'Antzaldatu' dakarrela hiztegi horrek, eta ez 'transfiguratu'? Bikain. 'Transfiguratu' nahi duela erabili Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainak? Bikain. Gauza bat bertzearen aitzi doa? Ez. 'Antzaldatu' erabili dutela Biblian? Doktoreak eta erretoreak ditu elizak; berek jakinen dute zergatik nahiago duten hitz hori. Beharbada, nik neuk ere nahiago dut 'antzaldatu', baina horrek ez dio axola. Nik nahi eta behar dudana, premia gorriko dudana, hauxe da: Hiztegi Batuak jaso dezala, orain eta hemen, 'antzaldatu', denok jakin dezagun hitz hori euskarazko hitza dela, hitz ederra gainera -nire uste apalean-, eta euskarazko testugilerik bikainenetako batzuek erabili dutela aspaldi eta erabiltzen dutela oraindik ere. Eta...
Gipuzkoako Foru Aldundiko itzulpengintza mintegia