Foru-arau honek izen luze eta aldrebesa dauka gaztelaniaz, eta nik hemen jarri dudan moduan itzuliko nuke. Agian Aldundian irizpideak ezarriak dituzue arauen izenak itzultzeko, behar bada irizpide horiek urratzen ditu itzulpen honek, ez dakit. Esango ahal didazue…
- ??/2006 Norma Foral de convalidación del Decreto Foral-Norma de Urgencia Fiscal 2/2006, de 23 de mayo, por el que se adapta el Decreto Foral 102/1992, de 29 de diciembre, de adaptación de la Ley del Impuesto sobre el Valor Añadido, a las modificaciones introducidas en las Leyes 3/2006, 4/2006 y 6/2006 con relación al referido Impuesto.
- ??/2006 Foru Araua, Zerga Alorreko Presazko 2/2006 Foru Dekretu Araua balioztatzen duena (2/2006 Foru Dekretu Araua, maiatzaren 23koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legea egokitzen duen Foru Dekretua —102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa— 3/2006, 4/2006 eta 6/2006 Legeek zerga horretan sartutako aldaketetara moldatzekoa)
Aitziber (Batzar Nagusietatik)
3 comments:
Horra hitzez hitz nolako ordaina eman genion euskaraz foru arauari: ......................aren ...(e)ko .../2006 FORU ARAUA, maiatzaren 23ko ZERGA ALORREKO PRESAZKO 1/2006 FORU DEKRETU ARAUA, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legea egokitzeari buruzko abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretua 3/2006, 4/2006 eta 6/2006 Legeek zerga horretan sartutako aldaketetara moldatzekoa, balioztatzen duena.
Trados-en segituan bilatua dut. Aitziber, telefonoz esan dizudan bezala, komenigarria zaizue itzulpen memoria zuen ordenagailuetan instalatzea eta erabiltzea. Oso lan tresna indartsua da, eta lana erraztu eta bateratzeko lagungarria da.
Aitziber eta Miren, jakin ezazue azaroko saioan ez dugula astirik izan kontu hau aztertzeko. Laster pasatuko dugu akta, zertaz aritu ginen jakin dezazuen (alegia, guk ikasitako guztia ikas dezazuen...). Patxi
Mila esker, Patxi!! Bidali zerbait ahal duzuenean. Aitziber eta Miren
Post a Comment