Skip to main content

Foru-arauen izenak

Foru-arau honek izen luze eta aldrebesa dauka gaztelaniaz, eta nik hemen jarri dudan moduan itzuliko nuke. Agian Aldundian irizpideak ezarriak dituzue arauen izenak itzultzeko, behar bada irizpide horiek urratzen ditu itzulpen honek, ez dakit. Esango ahal didazue…

  • ??/2006 Norma Foral de convalidación del Decreto Foral-Norma de Urgencia Fiscal 2/2006, de 23 de mayo, por el que se adapta el Decreto Foral 102/1992, de 29 de diciembre, de adaptación de la Ley del Impuesto sobre el Valor Añadido, a las modificaciones introducidas en las Leyes 3/2006, 4/2006 y 6/2006 con relación al referido Impuesto.
  • ??/2006 Foru Araua, Zerga Alorreko Presazko 2/2006 Foru Dekretu Araua balioztatzen duena (2/2006 Foru Dekretu Araua, maiatzaren 23koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legea egokitzen duen Foru Dekretua —102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa— 3/2006, 4/2006 eta 6/2006 Legeek zerga horretan sartutako aldaketetara moldatzekoa)

Aitziber (Batzar Nagusietatik)

Comments

Anonymous said…
Horra hitzez hitz nolako ordaina eman genion euskaraz foru arauari: ......................aren ...(e)ko .../2006 FORU ARAUA, maiatzaren 23ko ZERGA ALORREKO PRESAZKO 1/2006 FORU DEKRETU ARAUA, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legea egokitzeari buruzko abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretua 3/2006, 4/2006 eta 6/2006 Legeek zerga horretan sartutako aldaketetara moldatzekoa, balioztatzen duena.

Trados-en segituan bilatua dut. Aitziber, telefonoz esan dizudan bezala, komenigarria zaizue itzulpen memoria zuen ordenagailuetan instalatzea eta erabiltzea. Oso lan tresna indartsua da, eta lana erraztu eta bateratzeko lagungarria da.
Anonymous said…
Aitziber eta Miren, jakin ezazue azaroko saioan ez dugula astirik izan kontu hau aztertzeko. Laster pasatuko dugu akta, zertaz aritu ginen jakin dezazuen (alegia, guk ikasitako guztia ikas dezazuen...). Patxi
Anonymous said…
Mila esker, Patxi!! Bidali zerbait ahal duzuenean. Aitziber eta Miren

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...