Skip to main content

Hizkera ez-sexista eta itzulpena

Denok dakigunez, Foru Aldundia generoen arteko berdintasun politika sartzen ari da eguneroko jardunean. Besteak beste, horrek hizkera ez-sexistaren erabileran du eragina eta, bide batez, itzulpen jardunean.

Joan den otsail-martxoetan, Zergabilketa Erregelamendua euskarara itzultzen aritu ginen Ogasunean, eta jatorrizko testuan zuzenean aplikatu zituzten hizkera ez-sexistaren irizpideak.

Horretarako, departamentuko Araugintzako teknikariek terminoen korrespondentzia taula eman ziguten: aurreko hizkerako terminoa --> hizkera ez-sexistako terminoa. Oro har, genero ikuspuntutik ez-markatua den gaztelaniazko terminoari ez dagokio euskaraz termino desberdin bat, normalean (ez beti) euskaraz ez-markatua delako. Korrespodentzia taulan ikus daiteke hori, eta adibide batez azal daiteke:

  • [es] el beneficiario - [eu] onuradun

  • [es] la persona beneficiaria - [eu] onuradun


  • Dena den, hizkera ez-sexista orokortzeko bidea luzea izango da. Itzultzaileok batez ere euskara-gaztelania itzulpenetan aplikatu beharko dugu hizkera ez-sexistaren irizpidea. Euskaraz, aldiz, batzuetan bakarrik erabili beharko dugu: alkate jauna/alkate andrea tankerako kasuetan.

    ---
    Oharra: inork ba al daki Aldundiak ote daukan artxiboak transferitzeko zerbitzurik (FTP protokoloa)? Horrela, Aldundiaren baliabideak erabil ditzakegu laneko artxiboetarako loturak egiteko, kanpoko artxibo gordailuetara jo gabe.

    Comments

    Anonymous said…
    Patxik galdetu du:

    Oharra: inork ba al daki Aldundiak ote daukan artxiboak transferitzeko zerbitzurik (FTP protokoloa)? Horrela, Aldundiaren baliabideak erabil ditzakegu laneko artxiboetarako loturak egiteko, kanpoko artxibo gordailuetara jo gabe.

    Bai, badago FPT zerbitzari bat, eta guk badugu gune pribatu bat hor.

    Posta elektronikoz bidaliko ditut erabiltzaile izena eta pasahitza.
    Anonymous said…
    Hau proba da.

    Popular posts from this blog

    Itxiera-ordutegia

    Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

    Zehapenak eta zigorrak

    Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

    Altzari higigarriak

    Askok jakingo duzuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro berri bat zabalduko du laster Irunen, URI izeneko lantegia izandako eraikinean. Zentro horretan kultura ondareko elementuak gorde eta zainduko dituzte: batez ere, indusketa arkeologikoetatik bildutako tresnak, Aldundiaren jabetzakoak diren arte lanak, eta gisakoak. Gazteleraz, zentroaren izen osoa hauxe izango da: (1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa Euskarazko izena emateko eskatu digutelarik, lehen-lehenik esan diegu burutik kentzeko «Gizartekintza - Departamento de Servicios Sociales» gisako ereduak. Guk izen orekatu bat proposatuko dugu, euskaraz oso, gazteleraz oso, hizkuntza bakoitzean era burujabean erabiltzeko modukoa. Esan diegu, baita ere, gaztelerazko izen luuuuze hori ondo egon daitekeela xedapenetan eta dokumentu guztiz ofizialetan erabiltzeko, baina hobe dutela horrekin batera erabilerarako izendapen laburrago bat eratzea, adibidez: (2) Centro de Patrimonio Mueble...