Skip to main content

Posts

La proposición nueva

Izen-sintagma determinatuekin eta determinatu gabeekin buruari halako beroaldia eman eta egun batzuetara, grazia handia egin dit postan sartu zaidan spam gisako mezu batean darabilten gaztelaniak. Etengabe huts egiten du izenei artikulu determinatua erantsiz; pentsatzen dut itzultzaile automatikoren baten gauza izango dela. Hona lagintxo bat: La proposición nueva Por eso, en este momento estamos buscando los socios en su país, quien nos ayudara aceptar el pago mas rápido. Si Vds. quieren ganar el dinero complementario, Vds. pueden ser los representantes de nuestra empresa en su país. Vds. podrán recibir 8% de cada transacción, que realizamos con la participación de su cuenta. Su trabajo consistirá en la acepción del capital en la forma de los giros postales a su cuenta y la salida del dinero a nosotros. Esto es un método muy cómodo y rápido de recibir los ingresos adicionales. Además, estudiamos la posibilidad de la apertura de la oficina en su país en el futuro próximo y entonces ...

Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak

Euskaltzaindiaren 151. araua, atera berria: Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak . Nahi baduzue, araua irakurri aurretik, egin atariko proba hau. Bost erantzunak asmatzen ez badituzue, badakizue... 1. a) Béarn b) Biarno c) Bi arno d) Biarnoa 2. a) Las Hurdes b) Lurdes c) Hurdes d) Hurdeak 3. a) Champagne b) La Champagne c) Xanpaina d) Cava 4. a) Rioja Alta b) Errioxa Garaia c) Titinerri d) Haute Riosse 5. a) Baix Ebre b) Baix Ebre edo Ebro Beherea c) Ebrerea d) Bajo Ebro Erantzunak eta azalpenak, hemen . Patxi

Diseinua

Hona beste nominalizazio-kasu bat, atzizki bidezkoa ez denez oharkabean pasatzeko arriskua duena: diseño . Adibidea, atzoko EHAAkoa . LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Fundación Euskadi Kirola Fundazioarena, Fundazioaren korporazio-irudia, aplikazio eskuliburua eta komunikazio planaren diseinurako . CONCURSO PÚBLICO por procedimiento abierto, para el diseño de la imagen corporativa, manual de aplicación y el plan de comunicación para la Fundación Euskadi Kirola Fundazioa. FUNDACIÓN EUSKADI KIROLA FUN Z AZIOA (sic) Begira zer arazo gramatikal sortzen den, gainera: "-a, -a eta -aren diseinurako". Uste dut "-a, -a eta -a diseinatzeko" beharko lukeela. Ez da hala? Izan ere, gaztelaniaz diseño hitzak ekintza adierazten du hor. Patxi

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

OHIZ, azken proposamena

Jasotako iruzkinetan piztu diren auziak laburtzen eta, ahal dela, behin betiko proposamena egiten saiatuko naiz. Hasi aurretik, Mielanjelek barkatuko dit bazter uzten badut bere «higible» menturazkoa, Iñakiri bezala, niri ere nekez gertatzen baitzait «ulerble». Nolanahi ere den, uste dut beste era bateko eztabaida sakonagora lerratzen den Mielanjelek piztu nahi lukeen su txingar hori. Sigla Errazenetik hasita, uste dut OHIZ sigla hobetsi behar genukeela. Mikelek emandako argudioen kontrara, uste dut zetaz amaitzen diren siglak erraz josten ahal direla deklinabide atzikiekin. Gainera, erdi txantxetan, erdi serio, Joan Marik aipatzen zuen nahasbidea ez zait arrisku handikoa iruditzen: lekutan dago Irundik Oiz mendia , Bizkaiko Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerrian... Berehala erabakiko dugu zer dagoen, zehazki, siglaren atzean. Higigarri/higikor/higigai Iñakik eta bestek emandako arrazoiak askietsi behar genituzkeela iruditzen zait, «higigarri»-ren alde. Egia da H...

Persistencia declarativa

Beharbada entzungo zenuten, atzo edo gaur goizean, Espainiako atzerri-ministroaren adierazpen bat: "La persistencia declarativa del presidente de Venezuela...". Nominalizazio basatiaren adibide ederra, fenomenoaren erakusgarri bikaina (eta berria, nik esan behar banu). Nahi adina elementu gehi dakizkioke, atzetik nahiz aurretik: - la persistencia declarativa - la vergonzosa persistencia declarativa - la vergonzosa y no por ello inesperada persistencia declarativa - la vergonzosa y no por ello inesperada persistencia declarativa actual Itzuli perla horiek... Patxi

Altzari higigarriak

Askok jakingo duzuenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak zentro berri bat zabalduko du laster Irunen, URI izeneko lantegia izandako eraikinean. Zentro horretan kultura ondareko elementuak gorde eta zainduko dituzte: batez ere, indusketa arkeologikoetatik bildutako tresnak, Aldundiaren jabetzakoak diren arte lanak, eta gisakoak. Gazteleraz, zentroaren izen osoa hauxe izango da: (1) Centro de Depósito y Conservación del Patrimonio Cultural Mueble de Gipuzkoa Euskarazko izena emateko eskatu digutelarik, lehen-lehenik esan diegu burutik kentzeko «Gizartekintza - Departamento de Servicios Sociales» gisako ereduak. Guk izen orekatu bat proposatuko dugu, euskaraz oso, gazteleraz oso, hizkuntza bakoitzean era burujabean erabiltzeko modukoa. Esan diegu, baita ere, gaztelerazko izen luuuuze hori ondo egon daitekeela xedapenetan eta dokumentu guztiz ofizialetan erabiltzeko, baina hobe dutela horrekin batera erabilerarako izendapen laburrago bat eratzea, adibidez: (2) Centro de Patrimonio Mueble...