Skip to main content

Posts

Harremanagatik / harremanarengatik

Nola idatzi behar da testu formal batean: harremanagatik ala harremanarengatik? Arauak esaten al du osorik idatzi behar dela deklinabide atzizkia? Badakit ahozko mailan edo testu informaletan ez dagoela arazorik, baina testu administratibo formal batean... --- Mikel

Itzulpengintza literarioaz

Irakurria izango duzue Sustatu n, baina ezin diot eutsi hemen jartzeko tentazioari: Iban Zalduaren artikulua . (Ebatsia ebatzi balu, nolanahi ere, hobeto). Sistema horrek ba ote luke bererik administrazioko itzulpenei aplikatuta? Gure kasuan, jakina, gaztelaniatik euskarara, gero euskaratik gaztelaniara, emaitza berriz euskarara, eta horrela... Patxi

Google: bilaketa elebiduna

Itzulpen lanean Internetera laguntza bila joaten garenean, "termino bilatzaileak" erabili ohi ditugu: Google , Itzul … Google oso bilatzaile erabilia da. Erraza eta azkarra. Edozein hitz edo hitz-kate sartuta horren testuingurua ematen digu, alegia hitz hori hartzen duten formatu desberdineko dokumentuak (.doc, .pdf, .html, .ppt…). Lehengoan froga bat egin nuen Google gaztelania-euskara “hiztegi elebidun” moduan ere erabiltzeko. Bi termino sartu nituen bilaketa leihoan, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Orduan, batez ere testuinguru elebidunak eman zizkidan (web orri elebidunak), eta han arakatu eta ordainak begiratu nituen. Adibidea Xedapen honen izendapena euskaraz bilatu nahi dut: "Real Decreto 429/1993, de 26 de marzo, por el que se aprueba el Reglamento de los Procedimientos de las Administraciones Públicas en materia de responsabilidad patrimonial". Horretarako, hau jarrito dut Googleren bilaketa leihoan (gaztelaniazko izendapenaren zati esan...

Berriako albiste nagusia gaur

«Arabako erakundeak arduratsuak izan behar dugu, adostasun bila jarduteko» Horra gaurko Berrian lehen albistea zein izan den. Hemen eztabaidak izan dira ”erakundeak” hori ongi edo gaizki dagoen. Gehientsuek gaizki dagoela diogu, baina baten batek zalantzak ditu. Xabier  

Zenbateko eta zenbat

Euskaraz, zenbat hitza erabiltzen da neurriak-eta galdetzeko; baita zenbat –(e)ko atzizkia erantsita sortutako zenbateko izenlaguna ere. Lehenengoaren erabilera, oinarrizko zenbat soilarena, tradizio handikoa dugu; baina, gaur egungo testuak ikusita, ematen du zenbateko besterik ez dugula aukeran, hartaraino ari baita baztertzen zenbat erroari soilari dagokion moldea. Zenbat da karratu horren azalera, alde bakoitzak bi metro baditu? Egizu kontu 5 m luze eta 26 cm zabal dela. Zenbateko azalera du karratu horrek, alde bakoitza 2 m-koa badu? Beraz, eman dezagun 5 m-ko luzera eta 26 cm-ko zabalera duela. Zazpi kilometroko aldapa latz hura oinez igo behar. Hamar kilometroko bide berri bat egiten ari gara. Zer alde atera dio bigarrenari? Bi minutu eta hiru segundoren aldea, zazpi tantoren aldea, lau traineruren aldea, kana erdiko enbor baten aldea... [zenbaten aldea] Zenbat da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 € da/dira. Mila euroren aurrekontua. Azken adibideko mol...

Referencias (y menciones)

Ea zerbait ganorazkoagoa egiten dudan gaur... Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari egingo diot tira, gaur argitaratu baita 118/2007 DEKRETUA, uztailaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena . Gai interesgarria, ezta? Irakurtzen hasi, eta referencia hitzaren erabilera jakin batekin egin dut topo. Berehala, Zuzenbideko Euskararen Mintegian guk itzulitako pasarte bat etorri zait gogora. Hartan mención ageri da, baina ikusi nahi dudanerako gauza bera direla uste dut, ñabardurak ñabardura. Si la sentencia de suplicación reconociera el derecho a percibir pensiones y subsidios se harán los ingresos o aportarán las certificaciones que para recurrir en suplicación exige el artículo 192 de esta Ley, en el modo que en él se establece, debiendo entenderse hechas a la Sala de lo Social del Tribunal Superior de Justicia las menciones que al Juzgado se contienen en dicho precepto . Pentsioak eta sorospenak jasotzeko eskubidea ai...

Vengo en disponer

DECRETO FORAL 74/2007, de 24 de julio, por el que se dispone el cese en sus funciones del Director General de Deportes. Conforme a lo establecido por los artículos 31.4.d), 40.2.b) y 45 de la Norma Foral 6/2005, de 12 de julio, sobre Organización Institucional, Gobierno y Administración del Territorio Histórico de Gipuzkoa, a propuesta del Diputado Foral del Departamento de Deportes y Acción Exterior, previa deliberación del Consejo de Diputados en sesión de 24 de julio de 2007, Vengo en disponer el cese en sus funciones, del Director General de Deportes, D. Iñaki Ugarteburu Artamendi, agradeciéndole los servicios prestados. Donostia-San Sebastián, 24 de julio de 2007. EL DIPUTADO GENERAL, Markel Olano Arrese. Vengo en disponer y dispongo (y las comas, donde quiero las pongo). Y mal que os pese, donde debo decir destitución, digo cese. ¿Lenguaje llano? Me niego de plano. (Ante tanto disimulo , me parto el...). Patxi PD: Hurrengo erabakia honako hau da: "Vengo en nombrar Director G...