Skip to main content

Posts

Hirueledun, hirueletasun?

Aurreko testuaren komentario gisa Josebak idatzitako honi ere testu nagusi bat dagokiola uste dut, eta hemen jarriko dut. Horren ondotik, nik esan dezakedana. Joseba Sarasolak eleanitz kritikatu zuen, anitz ez zela adjektiboa argituz. Guri balio izan zigun, besteak beste, mintegia egiten dugun gelari areto balioaniztuna deitzeko. Baina, harira etorriz, "ele..." kontu horretan ondo daude: elebakar (Hiztegi Batua) elebidun (Hiztegi Batua) elebitasun (Hiztegi Batua) Baina, hortik aurrera? Elhuyar hiztegian eta EUSKALTERM en hirueledun agertzen da. EUSKALTERMen laueledun ere bai. Beraz, ondo al leudeke hirueletasun eta laueletasun ere?Horiei muzin egin eta "hiru hizkuntzakoa", "lau hizkuntzakoa" eta honelakoei heltzea hobea al da? Aseguratuko al gintuzke horrek? Patxi Hiztegi Batura iritsi ez bada ere, hirueledun ez da batere harrigarri euskarazko testuetan. Hona hemen adibide sorta bat (posizioaren zalantza eta guzti: argitalpen hirueledun / hirue...

Elebiera, elebitan

Gauza txiki-txiki bat. Askotan irakurri dut elebitan , eta gaur bertan ere bai, txosten batean (ez da zuengandik oso apartekoa, baina horrek berdin dio: kontua da erabiltzen dela han-hemen). Nik ez dakit inork horri buruz zerbait esan duen noizbait, baina niri beti harrigarri egin zait, eta desegokitzat daukat. Zergatik? Bada, hizkuntzabitan sekula idatziko ez nukeen bezala, elebitan ere ez nuke sekula idatziko. Motzago izateak ekarri ote du horrela idazteko joera? Nire alarma-argi guztiak txinpartaka jarri zituena, ordea, elebiera hitza izan zen. Behin irakurri nuen ekitaldi batzuk euskaraz, beste batzuk gaztelaniaz, eta hirugarren sail bat "elebieraz" izango zirela. Arraioa! Hizkuntza berriren bat ote dugu hori? Harriturik, deitu egin nion testu hura argitaratu zuen erakundean ardura zuen bati, eta zuei bezalaxe azaldu nion nire harridura. Aitortu zidan ez zuela inoiz pentsatu horretan, normal antzera ateratzen zitzaiola, baina beharbada arrazoi izango nuela. Geroztiko ...

Bi puntuak eta komunztadura

Lehendik nonbait idatzirik duzuen azalpen horren eta adibide gehiagoren zain, hona hemen nik aurkitu ditudan bi gauza txiki. 1. Komunztadura hori librea dela dioen aipamen bat, Juan Garziaren artikulu batetik (letra lodiz markatutakoak nik markatuak dira): Adibideotan erabili ditugun horiexek dira, dudarik gabe, katafora esplizituetarako oinarrizko elementuak: lehen graduko erakusleak, izenordain funtzioan nahiz izen bati lagunduz haren determinatzaile gisa. (Errepara, hasieratik, erdaraz ere ez dela hori abiapuntua, esto(s): baino lo(s) siguiente(s) baita dudarik gabe lehen aukera, idatzi formalean). Kasu absolutiboa da ( hau(ek) ) ohikoen, egokien eta komenigarriena halakoetan, baina aipatu beharra dago ez doala noski gramatikaren aurka bestelakoetara jotzea ( komunztadura hausteko aukera ematen baitute bi puntuek ). Juan Garzia: 'Katafora-esapideak bateratzeko bidean', in Espezialitate-hizkerak eta terminologia: jardunaldiak . EHU, 2003. 2. Adibide bat, nire oharretan j...

Egurrezko ogia ez, baina egurrezko labea ere ez?

Ez nago egurrezko ogia esatearen alde ( pan de leña deitzen dutena: 'pan de horno de leña' izango da, diot nik), baina ez nuke esango egurrezko labea eta egurrezko sukaldea desegokiak direnik (nola esaten zaie, bestela?). Gai honen inguruko saltsa gehiago, Sustatu gunean. Gustura hartuko ditut zuen iritziak eta datu berriak (han, edo hemen). Patxi

EIMA, ikasmaterialen estilo-liburua

Webean jarri berri dituzte EIMAren estilo liburuaren lehen hiru atalak: 1.- Ortotipografia 2.- Kalko okerrak 3.- Onomastika . Hona helbidea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila --> Euskara --> Aurkezpena ---> Beste proiektu batzuk --> Eskola-materialen estilo-liburua

Construcción de baja densidad

Mintegi saioan esanak ( Eraikuntza berriko etxeak gaiaz ari ginela): 1. Nominalizazioak, kasu tipiko honetan aditza bezala, adjektiboa ere harrapatzen du gero eta gehiago: facilidad de uso agertzen da, sarri, fácil de usar ager litekeen tokian (apalegia izaki hori, nonbait). 2. Kontua izan behar genuke erabaki aditz soila erabili ordez erabakia hartu ez esateko behin eta berriz. 3. Hari horretatik, construcción de baja densidad nola esan behar den aipatu da. Saioan ulertu dudanez, ondoko adibideetatik bigarrenean duen esanahiaz ari ginen; garbi dago lehenbiziko adibidean beste gauza bat esan nahi duela: itxura batean normalagoa, egia esan [1] . - Así, dentro de las actuaciones específicas de esta protección y, dadas las características de la zona, subraya que se podrá incluir la construcción de baja densidad —1 casa cada 30.000 m2—, actividades de ocio y deporte como rutas en bicicleta y senderismo, trabajos de investigación, centros de información y la posibilidad de promover...

Uztailaren 7ko mintegi-akta

Mintegikideok: Akta prest dago worden, eta ez dut hemen jarriko (hala pentsatua banuen ere). Edizio-lan pixka bat eskatzen du, eta oraingoan behintzat oso denbora gutxi dugu. Puntu bat itxi gabe gelditu ze, ordea ( construcción de baja densidad ), eta horrekin jarraitzea proposatzen dizuet (beste testu batean). Atera gai txikiren batzuk ostegunerako. Ados? Bat badugu lehengo egunean aterea: ahal izan eta ahal izango . Ari naiz horretan. Patxi