Aurkitu dut, aurkitu dudanez, aurreko batean aipatu nuen joera (berri?) baten adibide paradigmatikoa (ikus "etiketa-hitzez" zer diodan En el plazo de cuanto antes testuan). Nola esaten dute euskaldunek (beti, beti, beti!) zenbat irabazi duen Titinek, edo Aimar Olaizolak, edo Irujok? " Hogeita bi eta hogeita bat ". Nola estaen dute euskal kazetariek (asko, asko, askotan) gauza bera? " Hogeita bi eta hogeita bateko emaitzaz ". Horra hor etiketa-hitza: emaitza . Beste askotan eta askotan epe , prozedura eta abar diren bezala. Patxi
Gipuzkoako Foru Aldundiko itzulpengintza mintegia