Sigla eta akronimo batzuk izen berezien ordezkoak izan ohi dira, eta haiek bezala deklinatzen dira.
UPNk atzo aurkeztu zuen lege zuzenketa.Beste batzuk izen arrunten ordezkoak dira, eta haiek bezala deklinatzen dira; beraz, artikulua hartzen dute.
NBEren erabakiak ika-mika piztu du.
GKEak laguntzeko prest daude.Horraino azalpena. Sigla-zerrendara joanez gero (187.-195. orriak), behean jarri ditudanak ditugu, gutxien-gutxienez, azalpena letra xehez dutenak eta, beraz, "izen arrunten ordezko" jo beharko genituzkeenak. Zerrendan ez da deklinabideari buruzko daturik ematen, baina horiek Berriakoentzat GKE eta BEZ bezala deklinatzekoak direla atera dezakegu ondorio. Zalantza pittin bat gelditzen da -a amaierakoen kasuan (pentsatzekoa da, nolanahi ere, “NA aurkeztu” idaztea dela proposamena, eta ez “NAa aurkeztu”).
Sekulakoa da BEZari loturiko iruzurra.
ABLE Aldi baterako laneko enpresa (*ETT)
AHT Abiadura handiko trena
BEZ Balio erantsiaren gaineko zerga
BTS Goi teknikarien agiria (Frantziako hezkuntza)
DNA Azido desoxirribonukleikoa
DVD Disko aldagarri digitala. Sigla erabili.
ETE Enpresa txiki eta ertaina (*PYME)
GIS Informazio geografikorako sistema
GPS Kokatze sistema orokorra
JEZ Jarduera ekonomikoen gaineko zerga
KPI Kontsumo prezioen indizea
LTD Lurreko telebista digitala
NA Nortasun agiria (*NAN)
NPG Barne produktu gordina
NPGb Barne produktu garbia
PC Ordenagailu pertsonala
PVC Polibinil kloruroa
RNA Azido erribonukleikoa
SA Sozietate anonimoa
SMS Telefonoko mezu laburrak
TIPP Petrolio produktuen gaineko zerga, Frantziakoa
ItzuL zerrendan, kontu hau ibilia da behin baino gehiagotan.
- 2000ko abendua (BEZ / BEZ)
- 2005eko abuztua (“I+G-a” dela eta, Alfontso Mujika)
2 comments:
Gaurko alean, ordea, erredakzioan itzulitako iritzi-artikulu batean, AHT, AHTri, AHTren.
Orain, txiste txar bat. Zenbat BEZ mota daude? Lau: BEZ, BEZa, BEZ1 eta BEZ2. Barkamenak aurrez.
Post a Comment