Skip to main content

Kafe etenean hitz egindakoak

Denon jakina da mintegiko kafe etenean argitara ateratzen direla hainbat hizketa gai (informalak), mintegi saioan bertan (formalak) ateratzen ez direnak. Eta normala da hori. Hona hemen gaur ateratako bi kontu, denon jakinerako eta mintegi jardunaren hobe beharrez:

1) Paper kopurua murrizteko proposamena


Mintegiaren aurretik hainbat material idatzi banatu ohi da, denon aztergai. Gaur zenbat lagun izan garen (26 lankide, oker ez banago) ikusirik, kalkulu hau egin dut: 26 mintegikide X 18 orri = 468 orri.

Ikusirik saio bakar batean sor daitekeen paper gastu ikaragarria, komenigarria da, adibidez, aztergai izateko testu laburragoak bidaltzea (gainera, askotan ez dugu astirik testu osoaren azterketa bukatzeko).

2) Eredu positibo gehiago bilatzen ahalegintzea

Gure joera nagusia izaten da nola ez den egin behar bilatzea. Hori ondo dago, akatsetatik ikasten laguntzen baitugu.

Baina horrekin batera, egoki da eta zuzen (eta ona ere bai) nola egin daitekeen (eredu positiboak) bilatzea: estiloan, sintaxian, terminologian... Nolabait esanda, kamisetari buelta ematea besterik ez du eskatzen horrek.

Comments

Anonymous said…
Esan didaten beste aukera bat da dokumentuak bi aldetatik inprimatzea. Izan ere, paperaren erdia inprimatzea lortzen da horrela.
Anonymous said…
Beste gauza bat ere bada findu daitekeena: bidaltzen den dokumentazio guztia ez da inprimatzeko (inprimarazteko) asmoz bidaltzen. Atzoko hamar orriko testu aztergai hori, adibidez, berez zen bezala ikusteko bidali nuen, baina ez dakit zenbateraino zen beharrezko inprimatzea; eta, bestalde, neuretzako kopia bat egina neukan letra xeheagoz eta beraz orri gutxiagotan.
Anonymous said…
Bigarren puntuaz: eredu positiboak. Garbi utzi nahi nuke, badaezpada, aztergai hartzen ditugun testuak ez ditugula txartzat jota aukeratzen, eta saioan zuzenketa batzuk egiteak ere ez dituela txar bihurtzen, noski. Hortik aurrera, egia da, bai, oharretan ez dugula sarri egiten aipamen klase hori: alegia, "begira zeinen ongi hartua dagoen esaldi hau", edo "zer adierazpide egokia", edo "bai ederki egituratu duela paragrafoa", eta abar. Ongi esana.

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...