Skip to main content

Espainiarren ezkontideak

Lanpostu bat betetzeko lehiaketaren oinarrietatik ateratako esaldi bat (testuingururik gabe, propio: edozein testuingurutan da desegoki, uste dut).
Espainiarren ezkontideek eta Europako Elkarteko gainon­tzeko estatuetako kideen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, baldin eta legez banatuta ez badaude (GAO, 2008-08-07).
Uste dut honela esan beharko litzatekeela:
Ezkontidea espainiarra edo Europako Erkidegoko beste estatu bateko kidea dutenek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, legez banatuta ez badaude.
Ez dut bilatu gaztelaniazko bertsioa. Euskarazkoaren arazoa nola deskribatu ere ez dakit zehazki, baina mintzagai-egituraren ingurukoa dela esango nuke.

Patxi

Comments

Anonymous said…
Gaztelerazko bertsioa: también podrán tomar parte el cónyuge de los españoles y de los nacionales de otros estados miembros de la Unión Europea, siempre que estén separados de derecho.

GAO horretan bertan, Arrasateko Udalaren antzeko iragarki bat argitaratu da.

Honela dio euskaraz: parte hartu ahal izango du, baita ere, Europako Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira.

Gazteleraz: también podrán participar el cónyuge de los nacionales de los estados miembros de la Unión Europea, siempre que no esté separado de derecho.
Anonymous said…
Eskerrik asko, Zeles. Zerbait berezi izan behar du ideia horrek, gaztelaniaz ere halako komunztadura bitxia agertzen denerako (atera dituzun bi adibideetan berdin!): "también podrán tomar parte el cónyuge de los españoles...". Eta Googlek 29.000 aldiz aurkitzen du “el cónyuge de los españoles” hitz-katea!

Ni, egia esan, pentsaketan aritu naiz iruzkina idatzi eta gero ere, eta ez daukat hain garbi kontua, ez eta nire proposamena egoki(ago)a den ere. Nolanahi dela ere, interesgarria da gaia, eta interesgarri iruditzen zait iritziak biltzea, ea denen artean argitasunik egiten dugun.

Mintzagai-egituraz esan nuena beste adibide batekin adierazten saiatuko naiz. Iruditzen zait, neurri batean, honako bi esaldi hauetatik b) esan beharrean a) esatea bezala dela (adibide hau exajeratuago gertatzen da, eta, horregatik edo, niri behintzat barregarri samarra gertatzen zait).

a) D ereduko haurren gurasoak ugaldu egin dira.

b) Haurrak D ereduan eskolatzen dituzte gero eta guraso gehiagok.

Interneten ageri diren milaka “el cónyuge de los españoles” horietako bat hartu dut (lehena, nik uste), eta hona aldatuko dut pasarte osoa. Nik egingo nukeen moladaketa bat ere jarriko dut (bi paragrafo batera bilduz), aztertzeko.

2. Requisitos de los candidatos
Para ser admitido a estas pruebas selectivas deberán reunirse los siguientes requisitos:

2.1 Requisitos generales.

a) Nacionalidad.–Ser español o nacional de un Estado miembro de la Unión Europea o nacional de aquellos Estados, a los que, en virtud de Tratados Internacionales celebrados por la Unión Europea y ratificados por España, sea de aplicación la libre circulación de trabajadores.

También podrán participar el cónyuge de los españoles, de los nacionales de alguno de los demás Estados miembros de la Unión Europea y de los nacionales de algún Estado, al que en virtud de los Tratados Internacionales celebrados por la Unión Europea y ratificados por España, sea de aplicación la libre circulación de trabajadores, siempre que no estén separados de derecho, así como a sus descendientes y los del cónyuge, menores de veintiún años o mayores de dicha edad que vivan a sus expensas.

http://www.boe.es/boe/dias/2008/05/28/pdfs/A24902-24902.pdf

Nire moldaketa:

a) Nacionalidad.– Ser español o nacional de un Estado miembro de la Unión Europea o nacional de aquellos Estados, a los que, en virtud de Tratados Internacionales celebrados por la Unión Europea y ratificados por España, sea de aplicación la libre circulación de trabajadores; ser cónyuge no separado de derecho de una persona que cumpla las citadas condiciones; o ser descendiente de una persona que cumpla las citadas condiciones o de su cónyuge, menor de veintiún años o mayor que viva a sus expensas.

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...