Skip to main content

Posts

Showing posts from May, 2008

Zertxobait alaitzen naiz zutaz oroitzean

Erroak sintaxian bide dituen eta puntuazioari eragiten dion kontu batekin intrigatuta ibilia naiz lehenago, eta aste honetan berriro piztu zait harra, ikastaro batean atera baitzait (aurreikusia izan gabe). Laguntza eskatu nahi dizuet, bai fenomenoa egoki deskribatzen dudan jakiteko, bai fenomenoaren atzean zehazki zer dagoen esplikatzen ahalegintzeko. Denborazko perpaus batzuekin ( -t(z)ean, -enean ) eta helburuzko batzuekin ( -t(z)eko ) gertatzen da, eta ez bi kasuetan berdin-berdin ere. Ea ongi azaltzen dudan. (1) Zertxobait alaitzen naiz zutaz oroitzean. Oharra: norbaitek esaten badu hor koma behar dela… alfer-alferrik ari naiz. Ez, ez dut uste inork esango duenik hor koma behar dela. Jar ditzagun perpaus berak hurrenkera aldatuta. (2) Zutaz oroitzean zertxobait alaitzen naiz. Aurreko kasuan bezalatsu, ahobatekotasuna espero dut, baina bestelakoa. Espero dut denok esatea koma jar litekeela hor arazorik gabe, eta gehienetan jarri egingo genukeel...

Aposizioez

Saio bat baino gehiagotan esan ditugu aposizioei buruzko gauzak, eta haietako bizpahiru behintzat batera biltzeko ahalegina egin nuen lehengo batean. Hemen jarriko dut emaitza, eta ea norbaiti osagarririk bururatzen zaion. 1. Aposizioa oso baliabide egokia da askotan, baina trabagarri gertatzen da beste zenbaitetan; kasurik nabarmenena, seguruenik, galdegaiari eransten zaionekoa da, galdegaiaren eta aditzaren arteko lotura estua nolabait eteten baitu: Urangak , aurreko saioko bigarrenak, du aukera gehien. Halakoetan, etena saihesteko modu bat baino gehiago izan daiteke: aposizioa aditzaren atzera pasatzea, menderatu gisa ematea… Aukera gehien Urangak du , aurreko saioko bigarrenak. Urangak du aukera gehien, aurreko saioan bigarren egin zuen eta . 2. Galdegairen aposizioa izan gabe ere, aditzera bitarteko bidea oztopatu egiten du zenbaitetan aposizioak. Honako honetan, adibidez, erlatibo baten barruan txertatuta zegoen, eta atera egin dugu handik, esaldia traba gutxiagorekin aurr...

Ortotipografiaz

Gogoeta interesgarria egin du Jose Martinez de Sousak Fundacion Español Urgente erakundearen Donde dice... aldizkari elektronikoan. Haren proposamen batzuk euskarara ekarri ditut. Letra etzana (1) Bereganatu gabeko atzerriko hitzak idaztean: Foru Aldundiaren rating-ak , berez, erakundeak behar duen osasun finantzarioa islatzen du. (2) Argitalpen edo webguneen atalen izenak idaztean: W eb orrian sartu behar duzu, eta Zergen webgunean sakatu eta Inprimakiak ikonoan klik egin… (3) Testu batean hitz bat aztergai izan edo komentatzean: Interneten 10.000 aldiz ageri da idazkari judizial , eta 400 bat aldiz epaitegiko idazkari. (4) Hitz baten esanahia argitzeko hura idaztean: Ondasun edo kapital batek epe jakin batean ematen duen mozkina esan nahi du errenta hitzak. Puntuaren eta esaldia ixteko marken uztardura Esaldi bat itxiera markez amaitzen denean (komatxoak, parentesiak edo kortxeteak), puntua horien barruan edo kanpoan joan daiteke. (5) Ko...

"Recurso de súplica" eta "recurso de suplicación"

Banekien legean bi termino zirela "recurso de súplica" eta "recurso de suplicación", baina hala ere galdetu egin diet EHUko Zuzenbideko irakasleei, eta honela azaldu didate: Bi errekurtso desberdin dira "recurso de súplica" eta "recurso de suplicación" (gure itzulpenean "erregu-errekurtsoa" eta "erregutze-errekurtsoa"). Erregu-errekurtsoa justizia-auzitegi nagusietako gizarte-arloko salaren aurrean jartzen da, berak (organo judizial berak) emandako probidentzia eta autoen kontra (Lan Arloko Prozeduraren Legea, 185. art.). Erregutze-errekurtsoa ere justizia-auzitegi nagusietako gizarte-arloko salaren aurrean jartzen da, baina kasu honetan gizarte-arloko epaitegi baten (beheko organo judizialaren) ebazpenen kontra (Lan Arloko Prozeduraren Legea, 188. art.). Jakina, esan dezakezue hizkuntzaren aldetik irtenbide kaskarra eman zaiola euskaraz (gaztelaniazkoaren paretsukoa, nik uste). Baina uste dut beharrezko dela jakitea bi erre...

Sakatu azeleragailua, eta jo ezkerreko lerrotik...

Euskaltzaindiak honako ohar hau atera du Plazaberri agerkari digitalean (46. zenbakia), 2008ko apirilaren 29an: Hiztegi Batua. E letrako zenbait sarrerari buruzko oharrak eztabaidatzen eta erabakitzen dihardu Euskaltzaindiak eta apirilaren 25eko batzarrean erabaki ziren sarreren artean bada azpimarratzeko erabaki bat, errepideen seinalizazioan izan dezakeen eraginagatik: " errei iz. 1 'gurdiaren gurpilek mendi-bideetan egiten dituzten ildoak'. 2 (Autobide eta errepideetakoak adierazteko) h. lerro: A8 autobidean hirugarren lerroa ireki dute ". Beraz, aukera egin du Euskaltzaindiak erabiltzen diren forma bien artean, horietako bat hobetsiz euskara baturako. Hau da: Euskal Herriaren bi aldeetan, Iparraldean eta Hegoaldean, erabiltzen dena aukeratu du, hori baita batasuna egiteko bide egokia. Euskaltzaindiaren ustez, errei hitza anbiguoa gertatzen da, batetik. Bestetik, idazle batzuk aspaldixko hasi ziren egokiagoa eta anitzez ulergarriagoa den lerro hitza erabiltze...