Skip to main content

Usuario solicitante (eta +)

Usuario solicitante

Zerbitzu bat eskatu eta erabiliko duena omen da "usuario solicitante". Euskaraz honela ikusi dut Googlen (Elenako kontsultategia ez dabilkit ondo; zuei bai?): erabiltzaile-eskatzaile.

Beste modu batzuk ere izan litezke: eskatzen duen erabiltzaile, eskatzaile den erabiltzaile... Beste irtenbideren bat bururatzen al zaizue?

Listado resumen

Laburpen zerrenda, zerrenda laburtzaile... Zerrenda nahikoa ote? Noizbait eman baduzue, nola egin duzue?

Nire ustez, bi kasu hauetatik harago, merezi du noizbait honelako hitz bikoteak aztertzea mintegiko saio batean.

Comments

Anonymous said…
Erabiltzaile eskatzailea (marrarik gabe; erabiltzaile, izen, eta eskatzaile, izenlagun).

Elena ez zebilek. Disko gogorra apurtu omen duk.

Xabier
Anonymous said…
Gai interesgarria. Belarria eta begia adi jarrita ibili naiz egunotan, baina ez dut kasu gehiago aurkitu. Bueno, bat bai, "persona beneficiaria", baina gauza jakina da horrelakoak "el beneficiario" eta "la beneficiaria" biltzeko egiten direla.

Gaiarekin zeharka bederen zerikusia duen kontu txiki bat. Aste honetan, lanera bidean irratia entzuten ari nintzela, Gipuzkoako finantza erakunde oso ezagun bateko buruak --oso hiztun egokia, bestalde-- esan zuen zenbait tokitan "hazkunde zerotaz" hitz egiten hasiak direla. Uste dut "crecimiento cero" euskaraz "zero hazkundea" ateratzen dela, ez? Eta kasu instrumentalean (-z) "zero hazkundeaz".

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Mendetasuneko pertsonak

Testu hau Ezintasun mailak izenekoaren jarraipena da. Osteguneko saioan, ikusi genuen hitz zehatz bat behar dugula "dependencia" kontzeptua adierazteko ("Ley de dependencia" eta abar adierazi beharra dago: Itzul-en behin galdetu zen, eta inork erantzunik eman ez!). Ikusi genuen, orobat, hitz horrek ezintasun eta ez-gaitasun hitzez bestelakoa izan beharko duela. Aipatu genituen "laguntza beharra", "besteren beharra" eta abar, baina ordainik beteena mendekotasun dela atera genuen ondorio ( menpeko ere badago Hiztegi Batuan, eta mendeko -ren sinonimoa dela dio, baina eratorririk bat bera ere ez dute sartu, eta bai aldiz mendeko -renak, eta hortik ondoriozta daiteke erro hori hobesten dela). Horrekin batera, mendetasun ere badagoela ikusi genuen, esanahi berarekin. Hortik aurrera, beste bi kontu daude erabakitzeko: lehena, mende(ko)tasun sustantiboa hartu ondoren, zer adjektibo edo izenlagun hartu "persona dependiente" adierazteko; bigar...