Joan den asteko mintegian, Patxi Petrirenak gaztelaniazko hizkera juridikoari buruzko bi liburu aipatu zituen. Horietako bat
El español jurídico zen, Enrique Alcaraz eta Brian Hughes-ek idatzia. Hor doakizue liburuaren edukien laburpena, norbaitek erosi nahi badu aurretik idazlana nondik nora doan jakin dezan.
Patxi, galdera bat sortu zait liburua dela-eta: noizko balizko
Euskara juridikoa? Hi geratu hintzen aipatu bi liburuen bibliografiak ematekotan...
---
Mikel Azkarate
5 comments:
Deustukoek bazuten liburu mardul xamar bat euskara juridikoari buruz (ez daukat erreferentzia zehatza eskura).
Eta 2005ean argitaratu zuten liburu bat 2004ko azaroan eginiko sinposioaren agiriekin: "Hizkera juridikoa eta itzulpengintza: euskararen norabideak"
Liburua egoteak berak eta berri samarra izateak harritu naute, ez bainuen horren berri. Pozgarria eta interesgarria ere bada.
Erreferentzia lortuz gero, hori ematea eskertuko genizuke, Aitziber.
Aipatu dudan bigarren liburua bulegoan daukagu, nahi baduzu eramango dugu hurrengo mintegira. Ni sinposio hartan izan nintzen, oso gustura.
Barkatu, pot egon naiz (zin dagit 'out' idatzi nahi nuela, baina 'pot' atera da...). Hona hemen lehengoan eramandako bi liburuak eta Aitziberrek aipatutako biak.
El español jurídico
Enrique Alcaraz Varó; Brian Hughes
Ariel
Bartzelona, 2002
Libro de estilo Garrigues
Centro de Estudios Garrigues; Thomson-Aranzadi
Zizur Txikia, 2005
Hizkera juridikoa eta itzulpengintza: euskararen norabideak
Euskal gaien institutua. Deustuko Unibertsitatea.
Bilbo, 2005
Euskara, Zuzenbidearen hizkera
Euskara Juridikoaren Mintegia. Deustuko Unibertsitatea.
Bilbo, 1997
muy interesante el post.
Post a Comment